Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2026ko Ekainaren 11a
Heriotze - Pesta Berri
Heriotze
Dominique Basteretche, Etxebestekoa, zendu da 89 urtetan. Duela 8 hilabete sartua zen Iholdiko xahar etxean, osagarri arrangurarekin.
Doluminak bere familiari.
Pesta Berri
Aurten ere herriko gazteek ospatu dute Pesta Berri beztituz.
Herriko jendeak hurbildu dira mezako eta bezperendako, mukuru betea zen eliza.
Denek ikusi dugu Xipri gure apeza dantzan ari mezatik ateratzean.
Bezperatik landa, Herriko Etxeak eskaini du ama guzieri arratsaldekoa, dena ongi pasatu da.





