Han eta Hemen | 2026ko Ekainaren 11a

Aurrerapausoa euskarazko baxoarentzat

Etxepareko ikasleak (Arg: Euskal Irratiak)
Etxepareko%20ikasleak%20(Arg:%20Euskal%20Irratiak)

Hilabeteetako eztabaida politiko eta teknikoaren ondotik, Édouard Geffray Hezkuntza Nazionaleko ministroa, maiatzaren 20an eskualdetako hizkuntza eta kultura ikerketa taldeak antolaturiko entzunaldi batean izan zen, Paul Molac eta Peio Dufau ko-lehendakariak direla. 50 parlamentarik izenpeturiko gutuna ere eman zitzaion ministroari, eskualdetako hizkuntzak, besteak beste euskara eta okzitaniarra irakasteko jartzen diren oztopo administratzaileak kentzea galdeginez.

Ipar Euskal Herriko lehen graduko ikasleen %45a euskaraz eskolatua delarik, iragarpen honek egiazko esperantza sortu zien Euskararen Erakunde Publikoari (EEP) eta Ipar Euskal Herriko parlamentariei.

Ministroak eskualdetako hizkuntzen irakaskuntzaren inguruko kuadro baten ildo nagusiak aurkeztu zituen.

Iragan entzunalditik gutira, Ouest France hedabidean Édouard Geffray ministroak egin elkarrizketa esklusiboan, lizeoetako ikasleek baxoko bi berezitasunetako baten azterketa haien ikasketa hizkuntzan egiteko aukera ukanen dutela iragarri zuen. Ber gisan, ahozko handiaren zati bat ere euskaraz egiten ahalko da.

Seaskak iragarpen hori baikorki hartu du, “urte luzeetako borrokaren fruitua” dela azpimarratuz. Hala ere, “zur eta lur” gelditu da, neurri berri hori 2028an baizik aplikatua izanen ez dela jakitean. Horrez gain, “Jakinik 2027an hauteskunde legegile eta presidentzialak izanen direla, iragarpen horrek ez du inolako sinesgarritasunik, 2028an Edouard Geffray ez baita gehiago ministro izanen” gehitu du. Estatuaren engaiamendu falta salatzeko, ekainaren 3an Etxepare lizeoko 150 ikasle inguruk ekintza sinbolikoa egin dute Baionako suprefetura aitzinean, baso erdi hutsak lurrean utziz.

Bestalde, ulertarazia izan da aurten leheneko matematikako froga euskaraz pasatzea erabaki duten ikasleen “ongizatea babestua” izanen dela, ez direla kaltetuak izanen eta euskaraz eginen diren matematikako azterketak zuzenduak izanen direla.

Seaskak ikasleak, familiak, parlamentariak, hautetsiak, irakasleak, langileak eta Herri Urratsera hurbildu ziren herritarrak eskertzen ditu, azken hilabetetan mobilizaturik.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Han eta Hemen | 2026/06/11

Hiruko Ituna berritua

Ana Ollo, Ibone Bengoetxea eta Maider Behotegi
Ana%20Ollo_%20Ibone%20Bengoetxea%20eta%20Maider%20Behotegi

Maiatz erditsuan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Foru Komunitateko bigarren lehendakariordea, Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak eta Maider Behoteguy Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakariak, euskararen sustapenean lankidetzan segitzeko Hiruko Ituna berritu zuten Donostian. Sinatua izan den protokoloa 2026-2030 eperako izanen da.

Protokolo hunen xedea hezkuntzan, aisialdian, eremu sozioekonomikoan, kirolean edota ikerketan euskararen sustapena bermatzea da.

Hiru erakundeen arteko Lankidetza Hitzarmena 2017an izenpetu zen lehen aldiz. Bederatzi urteren buruan berriz ere sinatua izan den protokolo hunen xedea euskararen sustapena eta normalizazioa indartzea da, hiru lurraldetako administrazioen arteko koordinazioa, osagarritasuna eta elkarlana sendotuz, erakunde bakoitzaren erabaki autonomia eta funtzionamendu araudia errespetatuz....

Irakurri segida


3838. zbk

Gure Hitza | 2026/06/11

Egin dezatela bide!

Menane Oxandabaratz


Aurten Euskal Herria Zuzenean festibala Arberatzen ekainaren 26, 27 eta 28an iraganen da, 30 urteak ospatuko dira. Lehen edizioa Arrosan iragan bazen, geroztik bide egin du, Idauze-Menditik… Heletara, Lekornetik… Irisarrira, Arberatzen gelditua dela.

Joan den ostegunean Donapaleun EHZko antolatzaileek “Auzolanaren lurretan” liburua aurkeztu dute, 30 urtez ibili diren laguntzaileak presente ziren. Tarteka gertakari baten inguruan familia biltzen den bezala, joan den ostegunean EHZko komunitatea bildu da.

EHZ festibala antolatzen dutenek ardura handia hartzen dute, militanteak dira. Urte guzian bilkurak eginak dira, prestakuntza handia delako denak ongi gogoetatu behar dira. Milaka jende hurbiltzen dituen hiru eguneko ekitaldi baten kudeatzeko ardurak hartzen dira, egoera batzuk bat-batean kudeatzen dira, gauaz ala egunaz adi egon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016