Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Ekainaren 11a
Pilota esku-huska - Udako Lehiaketa
Pilota
Esku-huska
Iparraldeko pilota batzordeko xapelgoaren kondu, adinekoen hiru parek kanporaketako partidak jokatu dituzte. Lehen mailako Etchevers-Arbeletchek final-zortzirenetan garaitu dituzte Amikuzeko Aguerre-Amulet 30-26, Donamartiriko plazan. Ez uste izan partida errexenetarik izan denik, azken hamarrekoan, gauzak tinki aire joan baitira. Bainan gureek irabazi dute! Final-laurdenetan, Eneko eta Julien Noizbait-eko Inchauspe-Duhalderen parean arizan beharko dira.
Bigarren mailako Bidart-Etchegarayk ere irabazi dute Iholdin 30-16 final-hamaseirenetan, Kapito Harriren parean. Final-zortzirenetan, Paolo eta Julienek jokatu beharkodute Azkaindarrak Bat-ekoen aurka. Hirugarren mailako Mollon-Bidartek partida ereman dute 30-07, beti Iholdin, final-hamaseirenetan, Kapito Harrikoen aitzinean. Final-zortzirenetan, Jon eta Xanek Uhaldean edo Airetik-ekoen parean arizan beharko dute.
Beraz, berri onak, joan den aste hondarreko emaitzak ikusi eta.
Udako lehiaketa
Jakin dugunaz, plaza laxoko esku-huskako lehiaketa abiatzen zauku, orotarat 32 parerekin, hiru mailetan zatikatuak, gehi 8 pare neskekin, pilota goxoarekin ariko direnak.
Xapelgo ala beste, denek ber plazerarekin har ditela.




