Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2026ko Ekainaren 11a

Hirugarren adinekoen ateraldia

Udaletxearen ondoan
Udaletxearen%20ondoan

Joan den asteartean, hiru herrietako (Donoztiri, Donamartiri eta Aiherrako) 52 jendek parte hartu dute Gernika Hegoaldeko ateraldian.

Goizeko 7:30etan abiaturik Donoztiritik, udaletxearen aitzinean helduak ginen hamar orenak aitzin. 10:30etan han ginen Violeta gure gidariaren xehetasun zehatzak eskuratzeko Juan Sebastian Elkano euskaldun marinel ospetsuari buruz. Elkano 1486an sortua Getarian eta zendu zen 1526an itsaso Pazifikoan.

Gizon horrek zuen kausitu lehen aldikoz itsasuntzizmunduaren itzulia egitea 1519tik 1522ra. Magallanes marinelak abiatua zuen itzulia zuen bururatu.

Gero elizarat buruz joan ginen bisita segitzeko. Bisita bururatzean ohartu ginen Violeta gure gidaria euskaraz mintzatzen zela biziki ongi.

Eguerdi irian joan ginen Azkue ostaturat apairu on baten jaterat.

Ongi bazkaldu ondoan arratsaldeko bisitarat hurbildu ginen, Kristobal Balenciaga Eizaguirre jostun handiaren museora. Erakustoki hortan ikus ditezke jostun horrek asmatu eta josi zituen arropak. Egun goxoa pasatu ondoan, azken bisita bururatzean abiatu ginen etxerat buruz.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3838. zbk

Gure Hitza | 2026/06/11

Egin dezatela bide!

Menane Oxandabaratz


Aurten Euskal Herria Zuzenean festibala Arberatzen ekainaren 26, 27 eta 28an iraganen da, 30 urteak ospatuko dira. Lehen edizioa Arrosan iragan bazen, geroztik bide egin du, Idauze-Menditik… Heletara, Lekornetik… Irisarrira, Arberatzen gelditua dela.

Joan den ostegunean Donapaleun EHZko antolatzaileek “Auzolanaren lurretan” liburua aurkeztu dute, 30 urtez ibili diren laguntzaileak presente ziren. Tarteka gertakari baten inguruan familia biltzen den bezala, joan den ostegunean EHZko komunitatea bildu da.

EHZ festibala antolatzen dutenek ardura handia hartzen dute, militanteak dira. Urte guzian bilkurak eginak dira, prestakuntza handia delako denak ongi gogoetatu behar dira. Milaka jende hurbiltzen dituen hiru eguneko ekitaldi baten kudeatzeko ardurak hartzen dira, egoera batzuk bat-batean kudeatzen dira, gauaz ala egunaz adi egon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016