Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2026ko Ekainaren 11a
Zine gaualdia
Ekainaren 13an, larunbatez (19:30), zine gaualdia iraganen da Ahaize mendiko plazan, “20.000 erle espezie” filmaren proiekzioarekin. Huna sinopsia: “Cocok zortzi urte ditu eta bere nortasunari buruzko hainbat galdera. Udako bakantzetan, familiarekin, amatxi eta ttantta erlezaina bisitatzera joanen da. 20.000 erle-espezie desberdin existitzen diren mundu batean, segur Cocok egokitzen zaion nortasuna aurkituko duela”.
Gazteleraz eta euskaraz izanen da, euskarazko azpitituluekin.
Ekitaldi hau Xarbota elkarteak antolatzen du, Ortzaizeko Herriko Etxearen laguntzarekin.
Menta liburudenda sustengatzeko helburuarekin, 2025ean sortu zen Xarbota elkartea, liburudendan edo Ortzaizeko herrian eta inguruetan kultur gertakariak proposatzeko asmoz.
Proiekzioa aitzin DJ Astak izanen da. Jateko eta edatekoa izanen da.





