Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Ekainaren 11a
Herriko kontseiluan - Herriko bestak ostiraletik astelehenera - Lau Sasuak dantza ikuskizuna
Herriko kontseiluan
Herriko kontseilua joan den ekainaren lehenean bildu zen. 15 hautetsietarik 14k parte hartu zuten. Bilkuran tratatu eta hartu erabakien garrantzitsuenak hauek dira:
1.-Etxebizitza hutseri buruzko zerga arraberritu dute. Pentsatzekoa da erabaki hunek orain arte azken urteetan hutsak gelditu diren etxebizitzak berriz merkatuan sartuko direla
2. BAC azterketa euskaraz pasatzearen aldeko mozioa bozkatu dute. Halere hitzeman urratsa aitzinatze bat izanikan ere, gai hau hurbiletik segituko dute.
3.Herriko etxeak arauzko baldintza berriak betetzen dituen webgune berri bat eraikiko du, Euskal Hirigune Elkargoarekin partaidetzan, orain artinokoak bere denbora egina baitu. Hunekin hitzarmen bat izenpetzea deliberatu dute, ondorioz diru-laguntza bat eskuratuko dute.
4. Elkargoko kontseilaria den Arño Gastambidek (auzapez ohiak) Euskal Elkargoaren antolakuntzaz eta ibilmoldeaz argitasunak eman ditu.
5. Gai ezberdinen sailean, herriko axuant bakoitzak bere konpetentzietan sartu gaitasunen eta txostenen berri eman du, artetik azpimarratuz herri barnearen zearkatzeko proiektua garatzen segituko dutela, Departamenduak gibel egiten baldin badu ere ekarri beharreko sostenguan. Aiherrako bestetara Antzuolako auzapeza gomitatu dute, eta Aihertarrak Antzuolara joanen dira urriaren 24an, autobusez. “Arberoako Ostiralak” sailari doakionez, Aiherran udan antolatuko diren ekintzak uztailaren 24an (Abarratia pilota) eta agorrilaren 21ean (Besta komiteak Abarrando) iraganen dira.
Herriko bestak ostiraletik astelehenera
Heldu den ortziralean hasten dira Aiherrako pestak. Hona programa osoa xehetasun guziekin.
- Ekainaren 12a ostirala (19:00): Kutxa lasterketa, ondotil Gaualdia DJ Doyk animaturik
- Ekainaren 13a larunbata: Mendi ibilaldia (8:00) Abiatzea Denen etxetik. (10:00) Aiherrako lasterketa (trail 18km), ondotik taloak eta edariak (12:00). Zikiro besta plazan (20:00) BOTAKANTU taldeak alaiturik eta ondotik dantzaldia DIZKOBOLO taldearekin
- Ekainaren 14a igandea: Egun osoan PUZGAILUAK haurrentzat
Zintzur bustitzea (12:00) Herriko Etxeak eskainirik. Ondotik Bazkaria Gozategia Herriko ostatuan. Arratsaldean (16:00) Pilota partidak Herriko plazan (Euskal Herriko txapelketa, fiunala laurdenak); ondotik (18:30) PIRTXILAK dantza taldearen LAU SASUAK izeneko Dantza ikuskizuna
- Ekainaren 15a astelehena, Herritarren eguna: (10:00) Birla txapelketa Antzuola Jostalekuan. Bazkaria (12:00) Aiherrako Ihiztarien Elkarteak antolaturik. (20:00) Paella jatea plazan. Ondotik azken dantzaldia TXITXIRIOAK taldearekin. Ongi etorri deneri!
Lau Sasuak dantza ikuskizuna
Aiherrako bestetan ikusten ahalko den dantza ikusgarria Xiberotar dantzariek emanen dute, negu huntan egin errepika askoren ondotik asmatu ikusgarria da. LAU SASUAK xiberotar dantza eta garaikidea nahasten duen ikusgarri berria da, plazaz plaza uda huntan emanen dutena, hala nola heldu den igande arratsaldean, herriko besten kari.
.100236.jpg)




