Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Ekainaren 11a
Elkar sorkuntza tailerra
Artpiculture elkarteak buraso eta haurren (6 urtetik goiti) elkar sorkuntza tailerra antolatzen du Salha jauregian arte erakusketaren kari, ekainaren 24an, asteazkenarekin (15:00-17:00). Programan: naturarekin lotzeko, goxoan ibiltzeko eta haizea eta loreak usaintzeko kanpoan denbora bat, eta gero Louisa Raddatzen lanetan inspiratuz, erleen omenez sortzeko momentua barnean. Leku mugatuak. Xehetasunak ukaiteko edo izena emateko: aude.b@artpiculture.org edo 06-18-64-43-54.




