Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a
Ikusgarria
Apirilaren 26an (11:00), “Zerua lapurtu dute” ikusgarria emanen da Beltzenian. 2024ko azaroan argitaraturiko izen bereko ipuin eta disko ilustratuetan oinarritua da saio hau. Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean sorturiko ipuin hunek argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia azaleratzea du helburu, modu dinamiko eta erakargarri batean. Sartzeakakelarre.euswebgunean aurki...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
Dantza karrikan
Apirilaren 18an, Euskal Herriko haur dantza talde topaketa iraganen da, TolosakoUdaberri,OñatikoOñatz,UrretxukoIrrintzieta HendaiakoAkelarredantza taldeekin. Herrian zehar eta Gaztelu aretoan eginen da.
Ikusgarria
Apirilaren 19an (11:00), DAB konpainiak “Azala” ikusgarria emanen du Mendi Zolan kulturgunean. Huna sinopsia: “Bost dantzarik eta biolontxelista batek eszenatokia elkar banatzen dute mugimendua,...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 09a
Arte Ofizioen Europar Egunak
Abadia gaztelu-behatokiak Arte Ofizioen Europar Egunetan parte hartzen du. Gertakari horri esker, eskulangile suharrak ezagutu, trebetasun erakustaldiak ikus eta gazteluaren arkitekturan ordezkatuak diren lanbideak deskubri daitezke apirilaren 11 eta 12an, Abadia gaztelu behatokian. Egitarauan: Arkatza: zurezko eskultura, Via Iruski: larrukigintza, Hada Création: estilismoa eta jantzi itxuraldatuak, V.I.A ehungintzako sorkuntza eta...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Enpleguaren foroaren 7. edizioa apirilaren 9an (osteguna) iraganen da, Irandatz gimnasioan (9:00-13:00). 50 enpresa, elkargo eta formakuntza erakunde hurbilduko dira lan eskaintzak (kontratu mugatuak, mugagabeak, udako lanak) baita formakuntza eta laguntza aterabideak ere proposatzeko.
Lanbidez edo norabidez aldatzeko edota laneratzeko bidean direnei aholkuak eta laguntza eskainiko zaizkie.
Mugaz gaindiko enplegua ere ohoretan izanen da, Iparralde eta Hegoaldeko eragileen...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a
Antzerkia
Martxoaren 26an (19:30), Jon Plazaolak“AA Aita”umorezko bakarrizketa emanen du Les Variétés zineman. Lan honetan, aitatasunak eman diona publikoarekin partekatu nahi du, umorea eta komedia ardatz harturik. Aitzineko lanen arrakastaren ondoren, esperientzia pertsonalak baliatzen ditu patetismoa eta ergelkeria, propioa zein giza izaerari dagokiona aztertzeko. Helburua argia da: publikoak irri egitea, eguneroko kezkak alde batera utzirik, hausnarketa...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 19a
Herriko bozen lehen itzulia
Joan den igandean iragan da lehen itzulia, eta huna emaitzak zein izan diren: Kotte Ecenarrok %42,82, Laetitia Navarronek %30,63 eta Tristan Proteauk %26,55. Hori dela eta, igande huntan bigarren itzulia iraganen da.
Ari gitun
Martxoaren 21ean (17:00), “Ari gitun” gazteen bertso saioa iraganen da Borderline Fabrikan. Parte hartuko dute Nahia Etcheverry Lopepek, Pagoa Bidart Hirigoyenek, Goizane...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016