Herriz Herri | 2026ko Urriaren 29a
Legarraldeko laborarien geroa segurtatzeko urratsa
Hendaiako Herriko Etxeak Legarraldeko laborantza proiektua sendotu du, bertan ari diren laborariei gutienez bederatzi urteko alokatze kontratuak eskainiz. Orain arteko behin-behineko hitzarmenen ordez, kontratu horiek egonkortasun handiagoa emanen diete, inbertsioak egiteko eta beren jarduera luzarako antolatzeko. 2018an abiatu zen egitasmoaren helburua laborantza lurrak zaintzea eta tokiko ekoizpena sustatzea da. Lau...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Euskal selekzioaren aldeko elkarretaratzea
Munduko Txapelketan Euskadi ordezkatuko duten 41 pilotariak jendaurrean aurkeztu ditu Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak pasa den astean. (Euskal Pilota Selekzioa)
Euskal Herriko pilota selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea eginen da urriaren 23an, ortziralez, Gaztelu Zahar pilotalekuan (19:00). Euria eginez gero, Belzeneko ezkerparetan iraganen da. Deitzaileek lorpen historikotzat jo dute...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Auzo-batzordeetan parte hartzeko deia
Sei auzo-batzorde sortzea onartu du herriko kontseiluak irailaren 30ean, biztanleen proposamenak eta beharrak zuzenean biltzeko. Hautagaitzak aurkezteko deialdia zabalik da urriaren 5az geroztik. Interesatuek Herriko Etxearen webguneko inprimakia bete edo paperezkoa eska dezakete Herriko Etxean. Izena emateko epea azaroaren 15eko gauerdian bururatuko da.
Larunbatean, Hendaia arrosaz
“Hendaye en...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
20.000 eusko Sokoako langileen sustengatzeko
Sokoa enpresako Gizarte eta Ekonomia Batzordeak 20.000 eusko banatu ditu diru-sarrerak apaldu zaizkien langileen artean. Elkartasun ekimen horrek helburu bikoitza du: langileen erosahalmena sostengatzea eta tokiko ekonomia indartzea. Izan ere, 2025az geroztik, Sokoaren jarduerak beherakada izan du. Horren ondorioz, langile batzuk iraupen luzeko langabezia partzialean ezarri dituzte, haien soldatak ere murriztuz. Galera...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a
Kirola eta euskal kultura Hendaia Swimrunen
Uhain Gainean elkarteak antolaturik, Hendaia Swimrun kirol hitzorduaren bigarren edizioa irailaren 19an iraganen da. Binaka egiten den probak igeriketa eta oinezko lasterketa zatiak tartekatuko ditu, Hendaiako hondartzaren, itsasbazterraren eta Txingudiko badiaren inguruan. Bi ibilbide proposatuko dituzte, parte-hartzaileen mailaren arabera:
Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Hiri Besta lasterketa
Hendaiako herriak kirol oinetakoak janztera gonbidatzen gaitu Hiri Besta lasterketa tradizionalaren 2026ko ediziorako. Korrikalari amateurra izan, lehiakide trebatua izan, edo familian korrika egiteko gogoa ukan, goazen kirol une nagusi hau partekatzera, giro paregabean.
Abuztuaren 7an (ostirala): gazte eta helduak. Hiru ibilbide aukeran, hiri-barnetik abiatuz (elizaren aitzinean): 10km (19:00), 16 urte gutienez, 5km (19:05), 14 urte...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016