Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a
Mugaz gaindiko lankidetza
Pirinio Atlantikoetako Sute eta Sokorri Zerbitzuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak formalizatu dute Hendaiako eta Irungo sorospen zentroen arteko senidetzea, mugaren bi aldetako suhiltzaileen lan komuna indartzeko lankidetza gutun baten sinadurarekin. Lankidetza konkretu horrek aukera emanen du, besteak beste elkarren arteko ariketak eta maniobrak erregularki antolatzeko, arriskuei eta esku-hartze prozedurei buruzko informazioak partekatzeko,...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Su Talka
Maiatzaren 23an (23:15), Deabru Beltzak konpainiak Su Talka aurkeztuko du herrian zehar, Euskal Herriko inauteri zaharrenetako eta enigmatikoenetako batean oinarrituriko sorkuntza: Altsasuko Inauteriak. Indarrez eta misterioz beteriko ospakizun zahar honek Momotxorroen irudi harrigarriarekin konektatzen gaitu, irudimen kolektibotik sortzen diren pertsonaiak, transgresioaren, identitatearen eta errituaren ikur bihurturik. Erritmoa eta sua, konpainia horren...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a
“Perkainen haritik” dokumentala
Maiatzaren 17an (19:00), Banka, Aldude eta Urepeleko pilotaren historia kondatzen duen dokumentalaren bigarren partea ikusten ahalko da, 1830-1914 garaikoa, Les Variétés zineman.
Kanpoko kirol gune berrien proba
Herriak fitness modulu berrien instalazioa probatzen du. Lau gune aldi baterako jarri dira herritarren eskura, iritziak jasotzeko maiatzaren 5etik ekainaren...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Estatua Hendaiako dosierrak aztertzeko prest
Kotte Ecenarro auzapezak, Chantal Kehrig-Cottençon lehen auzapezordearekin batera, Jean-Marie Girier Pirinio Atlantikoetako prefeta eta Mathieu Duhamel Baionako suprefeta errezibitu ditu Hendaiako lurraldeko erronka nagusien inguruko lan bilkura batean.
Etxebizitza eta finantza-orekak, segurtasuna eta langile kopuruaren indartzea, artamenduen eskuragarritasuna eta osasun-eskaintza izan dira aipatu diren gai nagusiak....
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a
Zuhaitz hori Hendaiako Herritar Gazteen Biltzarrak irudikatu eta egin du. Hemen, mediatekan, bakoitzaren hitzak, emozioak eta sormena partekatzeko gomita da. Ondoan orriak eta idazlumak badira. Denbora hartu poema baten idazteko, bertso batzuk edo baita pentsamendu soil bat ere. Testua bukatu ondoren, zuhaitzaren adar batetik zintzilikatu. Bakoitzaren ekarpena obra kolektibo, bizi eta ebolutibo hori aberastera etorriko da. Poeta berretsia izan edo jakinmina izan, edonork har dezake parte....
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a
Ikusgarria
Apirilaren 26an (11:00), “Zerua lapurtu dute” ikusgarria emanen da Beltzenian. 2024ko azaroan argitaraturiko izen bereko ipuin eta disko ilustratuetan oinarritua da saio hau. Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean sorturiko ipuin hunek argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia azaleratzea du helburu, modu dinamiko eta erakargarri batean. Sartzeakakelarre.euswebgunean aurki...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016