Ba ote dakixu? | 2025eko Urriaren 09a

Nazio Batuen Erakundearen sortzea (½)

Duela 80 urte, 1945eko ekainaren 26an, San Frantziskon, 51 Estatuk Nazio Batuen karta sinatu zuten. Nazio Batuen Erakundea sortua zen. Mundu gerla lazgarri baten ondotik, erakunde berriak mundu osoari, azkenean, bakea ekarri behar zion. Dena den, hori zen bere helburu nagusia.

Ba ote dakixu? | 2025eko Urriaren 02a

Beharrezkoa ote zen “bonba” erabiltzea?

Badu orain 80 urte disputa irauten dela bonba atomikoaren erabiltzearen bidezkotasunari buruz, Hiroshiman eta Nagasakin. Tesia “ortodoxoaren” arabera, luzaz inposatu dena, bonba atomikoaren erabiltzea bidezkoa zen, arma zinez krudela izanez ere, beharrezkoa baitzen japoniar kapitulazioa lortzeko eta mundu gerla laburtzeko.

Ba ote dakixu? | 2025eko Irailaren 25a

Japoniar inperioaren kapitulazioa (4/4)

1939ko agorrilaren 3an, Albert Einstein-ek Roosevelt presidenteari gutun bat idatzi zion, gizadiaren historia kanbiatuko zuten hitz hauekin: “Azken lau hilabete hauetan, Joliot-en (Frantzian) eta Fermi eta Szilard-en (Amerikan) laneri esker, erreakzio nuklear kate baten eragitea, uranio kantitate handiarekin, posible bilakatu da.” Roosevelt-ek kasu guti egin zuen fisikari famatuaren hitzei baina Pearl Harbor-en aurkako erasoak bere ikusmoldea kanbiarazi zuen.

Ba ote dakixu? | 2025eko Irailaren 18a

Japoniar inperioaren kapitulazioa (¾)

Japoniarren defentsa errabiatua eta Aliatuen garaipenen kostua ikusiz, Birmaniatik Okinawara, amerikar buruzagiak beldurtu ziren. Estatu Batuetako armadaren argibide zerbitzuak 500.000 soldaduk haien bizia galduko zutela japoniarren inbasioa eramana bazen kalkulatu zuen.

Ba ote dakixu? | 2025eko Irailaren 11a

Japoniar inperioaren kapitulazioa (2/4)

1944ko bukaeran, Filipinetan egin zen gisan, amerikanoek, haien britainiar eta txinatar aliatuekin, Birmaniari buruz ofentsiba handi bat piztu zuten. Donbaik, abenduaren 23an, eta Akyab, urtarrilaren 4an, hartuak izan ziren. Japoniar tropak gibelera jo zuen Mandalay hiriraino, Birmaniako zentrora. 1945eko otsailean, Aliatuek ofentsiba berri bat piztu zuten, Irrawaddy erreka zeharkatu eta Meiktila, otsailaren 28an, eta Mandalay, martxoaren 20an, hartu. Rangoon-eko bidea idekia zen. Halere, japoni

Ba ote dakixu? | 2025eko Irailaren 04a

Japoniar inperioaren kapitulazioa (¼)

Duela 80 urte, 1945eko irailaren 2an, USS Missouri itsasontzian, Tokioko arradan, Mac Arthur amerikar jeneralaren aitzinean Japoniar inperioak armak utzi zituen eta kapitulazioa sinatu, 2. mundu gerlari amaiera emanez. Europatik, usu pentsatzen dugu 2. mundu gerla 1945eko maiatzaren 8an bukatu zela, alemaniar kapitulazioarekin, baina hori bakarrik Europarentzat egia da, gerla segitu baitzen, hilabete zenbaitez oraino, Asian eta Pazifikoan.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016