Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2025eko Urriaren 23a
Heriotze - HBBren eskea
Heriotze
Pattarreneko Xan Falxa pausatu da 73 urtetan, eritasun bortitza nagusiturik. Xanen ehorzketak astearte arratsaldean iragan dira Ortzaizeko elizan. Gure doluminak eskaintzen dizkiogu Pattarreneko familiari.
HBBren eskea
Hospitalité Basco Béarnaise elkarteak urte oroz egiten duen eskea eginen du Omiasaindu asteburuko mezetan: Bidarrain, urriaren 31n (19:00), Arrosan, azaroaren 1ean (9:00) eta Ortzaizen azaroaren 2an (11:00).










