Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025eko Urriaren 23a
Bizikletaz ibiltzen jakin - Murales Lian artistarekin topaketa
Bizikletaz ibiltzen jakin
Urriaren 14an, 28 ikasle ibili dira Ziburuko karriketan gaindi “Bizikletaz ibiltzen jakin” programaren egiaztagiria lortzeko. Hezitzaileen eta irakasleen ardurapean, bizikletaz autonomian eta segurtasun osoz ibiltzen ikasi duten guzia gauzatu dute.
Hiru urratsez osaturiko programak (pedalatzen, errepidean ibiltzen, bizikletaz ibiltzen jakin), besteak beste bizikletaren oinarriak eta txirrindularien kodea eta jokabide egokiak ingurumen seguruan irakatsi die.
Murales Lian artistarekin topaketa
Urriaren 9an, Points de Vue jaialdiaren egonaldi artistikoaren harira, Euskal Elkargoak prentsaurrekoa antolatu zuen Ziburun.
Murales Lian artistarekin hitz egiteko aukera izan da. Lehen lerroa marraztu aitzin, hirian murgiltzeko, bertako oroimenei eta biztanleei buruz hausnartzeko denbora hartu du. Aste batez, topaketak eta elkarrizketak biderkatu ditu. Murgilaldi horretatik sortu da aribidean den freskoa Ziburuko aurpegiak, kontakizunak eta arima irudikatzen dituena.











