Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Urriaren 23a

Hitzaldia - Gau Beltza - Aste Urdina

Iragan Aste Urdina
Iragan%20Aste%20Urdina

Hitzaldia

Urriaren 30ean (17:30), “Sorginkeriaren historia Euskal Herrian” gaiaren inguruan ariko zaigu Beñat Zintzo-Garmendia. Urririk eta frantsesez, hitzordua Mer & Golf egoitzan emana da. Tokiak atxikitzeko: 05-59-51-80-00.

Gau Beltza

Badator... Andere Beltza hor da jadaneko.

Horrek erran nahi du Gau Beltza hurbil dela. Arimen dantzek eta doinuek kaleak beteko dituzte, beldur guziak erretzera datorren Andere Beltza agurtzeko.

Prestatu zuen mozorroak: maindire zahar bat, amatxiren gortina koloretsua, txano xelebre bat edo handiegia zaizun jantzi bat... gau honetan dena izan daiteke baliagarria. Hitzordua urriaren 31n (16:30), Gaztelu Aretoan.

Aste Urdina

Aste Urdinak belaunaldien arteko loturak ohoratu ditu, partekatzearen eta onginahiaren zeinupean ezarritako topaketa, tailer eta animazioen bidez. Gosari partekatu batekin hasi da, biztanle, profesional eta adinekoekin engaiatuak diren elkarteak bilduz. Aizpurdi lizeoko ikasleekiko belaunaldien arteko sukaldaritza tailerrak dute dantzaldiaren askaria prestatzeko aukera eman du; ondotik, haurren eta Zahar Etxeko egoiliarren arteko trukaketan aberatsa izan den aste bat iragan da. Haizpean Zahar Etxean, elkarren arteko jarduera egun batek belaunaldien arteko topaketa ederrak ahalbidetu ditu. Azkenik, filmek, ikuskizunek eta Bidasoako ertzean egindako ibilaldi atseginak amaiera eman diote zentzu eta itxaropen handiko edizio honi. GEUZak eta bere partaideek antolaturik, aste honek gazte eta nagusien arteko loturaren bizitasuna erakusten du, gizarte kohesiorako funtsezkoa dena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016