Ba ote dakixu? | 2025eko Urriaren 23a

Gizarte segurantzaren sortzea (1/3)

Gilen Bacho

Erresistentziako Kontseilu Nazionalaren programa eta eskabideak
Erresistentziako%20Kontseilu%20Nazionalaren%20programa%20eta%20eskabideak

Duela 80 urte, 1945eko urriaren 4ko eta 19ko ordenantzek Gizarte segurantza sortu zuten, “Sécu”-a deitua frantsesez. Borroka luze baten emaitza zen. Azkenean, asmatua izan zen utopia handia gauzatua izan zen.

Lehen urratsak

Frantses Iraultza denboran jada, “laguntza publikoa nazioaren zor sakratua” zela, pertsona bakoitzari buruz, deklaratua izan zen. XIX. mende osoan, Léo Rossel historialariaren arabera, “errepublikar tradizioak nazio elkartasunean oinarritua den babes unibertsalaren aldeko ideia defendatu zuen”. Ber mementoan, “langile tradizio bat” garatu zen “laguntza elkartasun kutxetan oinarritua” zena, “langileek berek kudeatu” behar zituztenak. Laguntza elkartasun sozietateek langileeri pentsio bat segurtatzen zuten lanerako ezintasunen kasuan. Kutxek etorkizun desberdinak bazituzten, langile, katoliko edo nagusi kutxak baitziren. Laguntza elkartasun horiek kudeatzen zituzten eta funtsezko eginkizuna ukan zuten asurantza sozial sistema baten eraikitzean. Baina salatuak ziren ere, zenbaiten funtzionamendua sobera paternalista baitzen. Bi sozial lege handi bozkatuak izan ziren, 1898an lan istripueri buruz, eta 1910ean laborari eta langile erretreteri buruz. 1920ko hamarkada bukaeran, lege bat sozial asurantzeri buruz bozkatua izan zen. Léo Rosselen arabera, lege horrek “baitezpadako asurantza sistemaren oinarriak” finkatu zituen, oraino “aski umekia” zena, “jendeen gutiengoa bakarrik segurtatzen baitzuen: langile pobreenak”. “Asurantza libreko” kutxek zituzten langile aberatsenak segurtatzen. Funtzio publikoko langileek asurantza kutxak bazituzten ere. Bruno Valat historialariak erraiten duen bezala, “asurantza sozialak, 1930eko hamarkadan sortu zirenak, gizarte segurantzaren aitzineko itxuratze mota bat ziren, erien asurantza partikulazki”.


“Gizarte segurantzako plan integrala”

Baina, oro har, sistema hori “eskasa eta efikaziarik gabekoa” zela ikusten zen eta ikusmolde horrek erreforma handi baten aldeko nahia garatu zuen. Bigarren mundu gerlaren testuinguruan, Erresistentziako mugimenduek eskabide nagusi hori defendatu zuten. 1944ko martxoaren 15ean, “Gizarte segurantzako plan integrala” plantan ematea Erresistentziako Kontseilu Nazionalaren (CNR) programan (“Egun zoriontsuak”) integratua izan zen. "Gizarte segurantzak (...) herritar guzieri bizirauteko baliabideak izan ditzaten bermatzeko” pentsatua zen, “lanaren bidez baliabide horiek lortu ezin dituzten kasu guzietan". Gerla biharamunean, berreraikitzearen testuinguruan, ehun eta milaka preso Alemaniatik sartu ziren eta gehienak lanik gabe ziren (laborariak salbu, lur jabeak zirelarik). Frantses anitz miserian eta pobretasunean bizi ziren. Ekonomiko mailan, lehentasuna industrial produkzioari (partikulazki ikatz produkzioari) emana zen. Politika mailan, ezkerreko alderdiek (komunista alderdiak partikulazki) indar handia bazuten, eskuinaren fama zinez zikindua izan baitzen. Testuinguru sozial, ekonomiko eta politiko horrek erreforma sozial handi baten obratzeari bidea ideki zuen. 1944ko urrian, Lan ministroak, Alexandre Parodik (1944ko irailaren 9an izendatua izan zena), Pierre Laroque Asurantza sozialen eta elkarrekikotasunaren zuzendari orokor gisa izendatu zuen, misio nagusi batekin, “Gizarte segurantzaren” proiektua gauzatzea.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016