Herriz Herri - Arberatze-Zilhekoa (NB) | 2025eko Urriaren 23a
Klima astea
Euskal Elkargoak antolatu duen Klima astearen karietara, Arberatze-Zilhekoak animazio berezia antolatu du urriaren 9an, Arkade ondoko parkean.
Herriko Etxea, Nun Hobeki elkartea, eskolako irakasleak eta Jean Errecart lizeoa elkartu dira bioaniztasunaren inguruan animazioa proposatzeko.
Arberatzeko eskolako sekzio handiko eta CE1 mailako ikasleek botak atera dituzte hegaztien eta haien bizilekua deskubritzeko. Hortarako, Jean Errecart lizeoan Natura saileko BTS-an ikasketak segitzen dituzten ikasleek aktibitatea antolatu dute Maximilien Lavagna erakaslearen gidaritzapean.
Jakin-minez eta gogo biziz, haurrek altxorraren bilaketan parte hartu dute: zozo beltz baten bizitegia berreskuratu behar zuten! Ibilbidean zehar, natura bere forma guzietan esploratu dute: loraldiaren usaina sentitu, uraren egoera ezberdinak behatu, haritzaren hostoa identifikatu, edo elementu naturalekin, artelan joankorrak sortu.
Animazioa Herriko Etxeak eta Nun Hobeki elkarteak prestatu arratsaldeko askariarekin bururatu da, hauek ere haurren abenturan laguntzeko partaide izan direlarik.
Azkenean aurkitu dute zozo beltzaren bizitegia, esploratzaile txikien irrintziekin. Arrakasta ederra pedagogia, ekologia eta elkarbizitza uztartzen dituen ekimen honentzat.











