Hegoaldean | 2025eko Urriaren 23a

Jone Forcada Adarragari azken agurra

I.M.

Jone Forcada Adarra (Arg: Jakoba Manterola)
Jone%20Forcada%20Adarra%20(Arg:%20Jakoba%20Manterola)

Jone Forcada Adarraga euskaltzale, abertzale eta ezkerzalea zendu zen joan den urriaren 18an, Donostian. Heriotza duinaren aldeko militante, eutanasiaren laguntzaz eman zuen azken hatsa. Jone Forcada, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”-ren bikotekidea zen. Frankismoaren denboran, Parise, Brusela, Bordele, Tarnose eta Lapurdiko hainbat herritan bizi izan zen Txillardegirekin eta haien lau haurrekin.

Ezagutu dutenek diote emazte adoretsua bezain apala zela. Ironia puntu batez erraten omen zuen: “Gizon baten apendizea izan naiz, meritu propiorik egin ez dudanez. Gaztetan Forcadaren alaba eta Adarragaren biloba nintzen, gero Txillardegiren emaztea izatea edota Joseba eta Mikelen ama. Baina Txillardegiren emaztea ohore bezala bizi izan dut”, berresten zuen.

Jone Forcada 1933an sortu zen Donostian. Ama euskaldun zaharra zuen. Aitak euskararik ez zekien eta Errenteriako ikastolaren sortzaileetan zelakoan, erbesteratu behar izan zuen. Jone Forcadaren seme-alabek hitz hauekin agurtu zuten ama: “Eredugarria da zure bizipoza, miresgarria zure indarra. Emakume borrokalari nekaezinaz gogoratzen gara, bizitza pasioz hartu duena. Eskerrik asko ama, zure bizitza luze eta oparoan emandako guztiagatik”.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2025/10/23

Zauritu larriak Gasteizen

I.M.

Lekukoek salatu dute joan den urriaren 13an Gasteizen Espainiako Falange eskuin-muturreko taldearen ekitaldiaren gaitzesteko bildu ziren manifestariak bortizki tratatu zituela Ertzaintzak. Argazkiak eta bizipenak lekuko dira: “aurpegira zuzenean bideratu pilotakada batez ezpaina ebaki, masailezurra hautsi, hortz bat atera eta bi lekualdatu zizkidan”, jakinarazi du X sare sozialean manifestari zauritu batek. Hain zuzen, Ertzaintzak kolpatu zuen unearen bideo bat ere argitaratu du, eta horretan ikus daiteke agenteek nola egin zuten tiro jendearen aurka, distantzia laburretik eta buru aldera. Orotara ertzainek hogei bat pertsona zauritu zituzten igandeko kargetan, baita atxiloketetan ere. Hemeretzi arrastatu izan ziren, eta haietako batzuk ospitalera eraman behar ukan zituzten, artatuak izateko. Atxilotuetako bati, kubitua hautsi zioten ertzainek atxiloaldian, eta zauriturik atxiki zuten Lakuako komisariako kalabozoan goizaldera arte.

Oroit Espainiako Falange taldeak...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/10/23

Israelekilako harremanak oro moztu

I.M.

Arrasaten bildurik joan den urriaren 18an, EH Bildukoauzapezek adostu duteAraban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan gobernatzen dituzten herrietan “hartu-eman guzi-guziaketetea” Israelekin. Nadia Nemeh Bermeoko auzapezak eman zuen adostuaren berri. “Orain, inoiz baino beharrezkoagoa da elkartasuna adieraztea, eta Israel bakartzea da Palestina babesteko biderik eraginkorrena”.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/10/23

Janari prestatuen igoera Hego Euskal Herrian

I.M.

Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak, batez beste, hamalau kilo janari prestatu jan zituen 2024an, sekulan baino gehiago. Geroz eta gutiago dira plater tradizionalak prestatzen dituzten herritarrak. Horiek egiteko denbora luzea behar da eta kantitate ttipietan egiteak ez du merezi izaten, adibidez, jende bat edo bi bizi diren etxeetan. Horregatik, eta gehienak hozkailuan ongi atxikitzen direlako, horiek bilakatu dira janari prestatuaren sektoreko ikur: haragi bolak, xerri masailak, biper beteak... Saltoki handiak dira onuradunik handienak, haietan saltzen baita janari prestatuaren %80 baino gehiago.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/10/23

Euskal Zinema Lekeition

I.M.

Laster mende-erdia beteko duen film laburren Lekeitioko 48. Jaialdiak hogei film labur hautatu ditu lehiarako aurten. Itziar Atienza aktorea, Beñat Sarasola idazlea eta Miren Aperribai zuzendaria ziren epaile. Filmik hoberenaren saria Eneko MuruzabalenPlanetagatiklanari eman diote. Epaimahaiko kideen ustez, “film borobil eta jostaria” da Muruzabalena. Krisi ekologikoaren gaiaumorez lantzeko gaitasuna goraipatu dute, besteak beste, bai eta Iñigo Aranburu eta Ainhoa Artetxe aktoreen lana ere. Urrezko Antzara eta 3.000 euroko saria eskuratu ditu.

Aitzol Saratxagak zuzendu Ehizafilm laburrarentzat – Mateo Txistu ipuin herrikoia berrasmatzen duena –izan da zuzendaritza hoberenaren saria. “Elezahar bat kontatzeko birtuosismoa eta istorioak duen erritmo zaindua” azpimarratu dituzte epaimahai kideek.

Bestalde, gidoirik hoberenaren saria Ana Ines...

Irakurri segida

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016