Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Urriaren 23a

Sarako oroimen bizia lezeetan - Lur erretzeak - Pilota esku-huska trinketean - Errugbia

Sarako oroimen bizia lezeetan

Urriko hilabetea ez da oraino bukatua, hortako mezua ematen dugu, zeren balio baitu ikustea.

Urrian, Sarako Lezetako gelan, sartze librea, egunero (10:00-17:00).

Gure "Xortaz xorta" egitaraua ederki bururatzen da, Sarako oroimenaren transmisioari eskainitako ekimenarekin. Euskal Kultur Erakundeak bereziki prestatutako bideo-borna interaktiboen bidez, atzoko eta gaurko saratarren lekukotasunak eta erreportaiak ikusteko parada ukanen da.

Ikustekoak: Maite Barnetcheren erreportaiak: Ganex Fagoaga kontrabandista – Gure Etxea – Jean Lemoine pilotari txapeldun ohia – Sarako usotegietan – herriko bestak Saran. Eleketa programako elkarrizketak: Louise Lastra (kontrabanda, erresistentziako ekintzak, Gerla zibileko iheslariak Saran), Joanes Basurco Garcia (Usopop). Ttipi Ttapa eta Koldo Zuazoren erreportaiak Mixel Urbistondori buruz: harri pikatze lana, sagarnoa egiten, tokiko euskalkia.

Lur erretzeak

Mendian erretzeko eremuak baldin badira, izenak Herriko Etxean hazilaren 14 aitzin eman behar dira, deituz 05-59-54-20-28ra.

Pilota esku-huska trinketean

Lehen maila: Iribarren Unai-Lecuona Aritz galtzaile 13-40 urruñarren kontra. Larrechea Peio-Etcheverry Unai irabazle 40-24 urruñarren kontra. 2. mailan: Etxeberri Pacheco Manex-Zozaya Eñaut galtzaile 00-40 Zaharrer Segiren kontra. 4. mailan: Alfaro Ellande-Jauregui Iñaki galtzaile 21-40 azkaindarren kontra.

Errugbia

Sarak irabazi du 27-18 Ychoux-en kontra, heldu den igandean ariko da Narrosseren kontra (15:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016