Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Urriaren 23a
Heriotze - Sortze - Kliska - Hilarriak tindatu - Herriarena
Heriotze
Germieta Garakotxeko Bernadette San Miguel (sortzez Arreguy) 78 urtetan pausatu da, eritasunak eremanik. Doluminak Beñat senarrari eta familia guziari.
Sortze
Jean Pujo ikastegiko arduraduna den Aurelie Petron eta Hugo Bonnamy bere lagunak ongietorria egin diote Jade alabatxoari. Goresmenak bikoteari.
Kliska
Euskal Herriko eta mendiko argazki festibala Plaza Xokon iraganen da urriaren 25 eta 26ko aste hondarrean. Egitaraua:
Ibiakoitzez argazki tailerrak eta ibilaldia Bortzirietako lakura, Euskal Herriko CPIE-rekin.Igandez "Artzaingoa eta biodibertsitatea" argazki lehiaketaren sari emaitea, jokoak natura eta ingurumenaz, ibilaldia Ahartzako lepora Euskal Herriko CPIE-rekin.Bi egunetan, argazki erakusketak eta Lionel Andiaren filma euskal mendiaz, artzaingoaz...Xehetasun guziak www.cpiepaysbasque.fr gunean.
Hilarriak tindatu
Heldu denOmiasaindua kari, Baigorriko Herriko Etxeak hilerriko euskal hilobi batzuk tindatuko ditu, beren lehenagoko itxura berriz emanez. Ez dira lauburuak eta baxenafartar gurutzeak baizik berrituak izanen. Zuk ere zure etxekoen hilarria tindatu nahi baduzu euskal ohitura zaharrak errespetatuz (giristinotasuna & mitologia), deitzen ahal duzu hemen agertzen den telefono zenbakirat 06-43-62-23-22,edo idatzi helbiderat: animazioa@baigorry.fr. Besoak behar baitira tindaketa lanen egiteko, gazteak zaharrak bezala ongietorriak dira laguntzeko! Herriko Etxeak tindua, isopak eta untziak ekarriko ditu.
Herriarena
Zaharrer Segi elkarteak antolatzen duen "Herriarena" pilota xapelgoko bi finalerdiak joan den igandean jokatu dira gure trinketean. Emaitzak:
Etcheverry P.-Iphar 40/Maiz-Lazkano 21.
Ospital-Luro 40/ Larralde P.-Lambert 19.
Bestalde, nesken palantxako Herriarena lehiaketaren kondu, finalerdiak bezperan jokatu dira: Haize Oçafrain-Kattalin Marisco 40/Amaia Larralde-Naia Oçafrain 33.
Izaskun Arrossagaray-Maritxu Housset 40/Aizkoa Iturrino-Tehexa Oçafrain 28.
Finalak igandean, urriaren 26an: (10:00) nesken pala lehiaketako finala: Oçafrain-Marisco/Arrossagaray-Housset, (11:00) esku-huskako finala: Etcheverry-Iphar/Ospital-Luro.











