Azalekoa | 2025eko Urriaren 23a

Euskal ondarea etxe batean aterpeturik

A.E.

Koldo Cabos bere egongelan, arrantzari loturiko objektu zenbait haren gibelean
Koldo%20Cabos%20bere%20egongelan_%20arrantzari%20loturiko%20objektu%20zenbait%20haren%20gibelean

Claude Cabos, Koldo izengoitiz, arrantzale ohia da. Euskal ondareaz eta kulturaz maitemindurik, 30 urtez objektuak, tresnak, margolanak, bideoak,… biltzen arizana da bere emaztearekin. Gaur egun haien etxea “Koldoren museoa” bilakatua da, bildu duten guzia erakusten baitute. Koldo Cabosek bere etxera gomitatu gaitu. Atea ideki, eskaileren lehen urratsak hupatu, eta ezker-eskuin besteak beste garaiko kuadroak eta objektuak ikusi ditugu. Eskaileren puntako atea ideki, eta egongelara joan gira. Eu

Arrantza semea

Koldo Cabosek arrantzale gisa 30 urtez itsasoan ibilia dela kondatu digu. Bizkar arazoengatik bere lanbidea utzi behar izan zuen, eta 13 urtez denda batean arrain saltzen bukatu zuen. Gaur egun erretretan da. Sortzez baionarra, gaur egun Donibane Lohizunen bizi da.

Arrantzarekin ttipidanik ukan du harreman berezia, aitarekin arrantzatzen artzen baitzen kainaberarekin. Baionan ikasketak egin ondoan, ebidentzia gisa Ziburuko arrantza eskolara joan zen. Itsasoan hemen gaindi ibili ohi bazen, besteak beste atun arrantzan Irlanda ondoan ere egon zen, 2 hilabete eta erdiz etxera sartu gabe.

Arte herrikoiaren eta tradizioaren gordelekua

Euskal Herriko arte herrikoi eta tradizionalaren 30 urteko bilketaren emaitza da “Koldoren museoa”, XIX. eta XX. mendeetakoa.

Arrantzale ohiak betidanik bildu ditu filmak, argazkiak, objektuak,… euskal kulturari eta tradizioari lotuak. Maketak ere egin ditu geroztik, arrantza itsasontzi mota desberdinak erakusteko.

Arrantza eta laborantza arloetan besteak beste, gauzak anitz aldatu direla zioen Koldo Cabosek, eta garaiko tresnak, materialak, usaiak, gorde nahi ukan dituzte bere emaztearekin. “Koldoren museoa”-n, euskal ondare eta kulturari loturiko milaka eta milaka gauza aurki daitezke: pilota, musika, ihauteriak, ziganteak, dantza, joareak, espartinak, kapelua, baxerak, arrauna,… Arrantza egoten da hala ere erakusketaren bizkarrezurra.

Koldo kontent agertu zaigu euskal kultura berpizten ari dela iduritzen baitzaio. Haren iduriko, kontzientzia hartze bat izan da.

Auzokoak museoa bisitatzera etorri badira, kanpotarrak ere errezibitu dituzte. Donibandarrak zioen beti badela zer ikus eta zer ikas.

Bisita gidatuak

Arrantzale ohiak bere emaztearekin bisitak antolatzen ditu. Aitzinetik hitzordua hartuz, haien etxera sar daiteke 2 oren inguruko bisita egitera, gehienik 4 pertsonako taldeak onartuak dira. Bisitaren ondotik, telebistan hainbat bideo ikusteko aukera bada, garaiko argazki eta bideoekin, baita duela ez hain aspaldiko bideoekin ere. Kultura hori bizirik mantentzen dutenak filmatuz, dokumentalista lan zehatz eta arduratsua ere egin du bikote erretretadunak, Euskal Herrian zehar.

Hala ere, penaturik agertu dira jende guti heldu baitzaie, esperantza dutela bisitari gehiago ukaitea.

Koldo Cabosek bisitak euskaraz, frantsesez eta espainolez egin ditzake. Bisitaren ondotik, ikusleek nahi dutena eman dezakete bikotea ondare guzi hori zaintzen laguntzeko.

Harremanetan sar daiteke 06-83-29-67-53 zenbakiaren bidez, edota claude.cabos@sfr.fr helbidearen bidez. Facebook orrialdea ere badute, “Claude Cabos” izenekoa.

“Koldoren museoa” Donibane Lohizunen kokatzen da, 77 Andre Ithurralde etorbidean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016