Herriz Herri - Makea (L) | 2025eko Urriaren 23a

Joko Berri pala txapelketa - Haur koru ikastaldia

Joko%20Berri%20pala%20txapelketa%20-%20Haur%20koru%20ikastaldia

Joko Berri pala txapelketa

Azaroaren 24an hasiko da, baina gaurdanik izenak eman behar dira, 07-82-15-50-49 numerora sms bat igorriz. Xehetasunak eman behar dira: jokalarien izena, noiz libro diren eta zein mailetan aritzeko (1., 2. edo 3. maila).

Tokiak mugatuak dira, izen-emaitea azaroaren 10a baino lehen egin behar da.

Haur koru ikastaldia

Jostakin elkarteak, urriaren 31n Mindegian 8 urtetik goiti dituzten haurrentzat koru ikastaldia proposatzen du (9:00-12:30). Denise Olhagarayk eta Ainhoa Sarasuak dute kudeatuko. Xehetasunak eta izen emaitea: 06-30-48-40-40.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016