Gure Hitza | 2025eko Urriaren 23a

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan ikusgarritasuna emaiten. Mobilizazioak antolatzeko eta mezu politikoak pasarazteko tresna egokia da. Pentsatzen ahal da, sare sozialen bidez egiten diren deialdiak entzunagoak direla.

Marieneko aferan edota etxe agentzien okupatzeetan, promotore eta hautetsi batzuk aktibistak auziperatzen dituzte. Tokiko herritarrek ezin dute egoitza bat alokatu edota erosi. Etxebizitzaren merkatua heineratu behar da, saltzeko prezio ezin sinetsiak geldiarazi behar dira.

Egoera kezkagarri horren aitzinean gehienak ados badira, arrastatuak diren militanteen sustengua ez da orokorra. Irailaren 27an, auziperatuak ziren 7 pertsonen alde Hazparnen manifestatzeko deialdia egina izan zen, espekulazioaren arazoa lehen lerroan ezarria zela. 350 bat herritar hurbildu dira, jendetza apala!

Militantzia aldatzen ari ote da? Engaiatzeko manera bestelakoa ote da? Pertsonalizatuagoa? Sare sozialen sorrerak borrokatzeko manera aldatu ote du? Ala okerrago, jendea gero eta gehiago bere xilkoari begira dea?

Mugimendu altermundialistak, humanitarioak, sindikatuak eta ekologistak antolatuak dira. Mobilizazioak Euskal Herrian iragaiten badira, nazioartean ere borroka batzuk eramanak dira. Sare sozialen bidez berrikitan segitzen ahal zen palestinar populuari laguntza humanitarioa ekarri nahian, itsasoan ibili den Global Sumud Flotilla. Estatu desberdinetatik etorri pertsonak Gazako populazioari laguntza humanitarioa ekarri nahian, Israelgo armadak arrastatu ditu, tratu txarrak jasan dituzte, berriz abiatzeko prest direla adierazi dute. Motibatuak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016