Herriz Herri - Banka (NB) | 2025eko Urriaren 23a
Sortze - Kintoa Kurri mendi lasterketa
Sortze
Betrezinaineko Miren eta Xabiren familian bildotsa sortu da. Ez dakigu buru beltza edo gorria denez, dena den zorionak, bizitza luzea Luixari. Goresmenak aita urosari eta familia guziari.
Kintoa Kurri mendi lasterketa
Urriaren 12an iragan da Kintoa Kurri mendi lasterketa. 203 lasterkari eta 75 ibiltari jin dira 20 kilometroko itzulia egitera, Adartza eta Argarai mendiko kaskoetatik pasatuz, aro ezin hobearekin. Benoit Semerena etaMélanie Tricaud dira aurtengo irabazleak. 2026ko edizioa Aldudeko Ate Idekien karietara iraganen da.










