Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2025eko Urriaren 23a

Ikusgarria - Gazteen osasun mentala - Janari xahutzearen kontrako mobilizazioa

Herriko kontseiluko gazteak zorionduak
Herriko%20kontseiluko%20gazteak%20zorionduak

Ikusgarria

2025-2026 denboraldi hastapen honendako, Nicolas Meyrieux-ek La Perle gelako ateak idekitzen ditu, “ON SAIT PAS!” ikuskizun umoretsuarekin. Urriaren 24an larrialdi klimatikoa umorez tratatuko duen ikusgarriaz gozatzen ahalko da (20:00).

Gazteen osasun mentala

Urriaren 14an, buraso, gazte, irakasle eta profesional anitz elkartu ziren Aturri kolegioan gai garrantzitsu baten inguruan eztabaidatzeko: gazteen osasun mentala.

Mahai-ingurua Pierrette Estingoy medikuak, AdoEneko Corinne Brolisek eta Hezkuntza Nazionaleko gizarte eta osasun arloko profesionalek gidatu zuten, eta aukera eman zuen nerabeek dituzten zailtasunak eta lurraldean diren baliabide eta konponbideak lantzeko.

Informazio mahaiek sentsibilizaziorako, entzuteko eta aholku baliotsuak emateko gunea eskaini zuten.

Milesker parte-hartzaile eta hizlari guziei!

Janari xahutzearen kontrako mobilizazioa

Janari xahutzearen kontrako mobilizazio ederra iragan da. Partaideen eskutik antolatu tailer eta jokoen bidez, parte-hartzaileek egunerokoan elikagaien xahuketa murrizteko keinu errex eta praktikoak ezagutzeko aukera ukan dute. Herriko kontseiluko gazteak txalotuak izan dira beren inplikazioa eta dinamismoarentzat.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016