Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2025eko Urriaren 23a

Frantxiskanoen historia


Mende bat eta erdiz, frantziskanoak bizi izan dira Donapaleun eta beren paisaia markatu dute. Bereziki joan den mende erditik goiti, Euskal Herrian borrokan ari ziren jendeeri ateak zabalduz, izan mugimendu sozial, sindikal, zibil, politiko ala kulturaleri, nehor baztertu gabe herri huni biziberritzea eman nahi zuten ber. Fraideek ere parte hartu dute langintza hortan, izan klerikalismoaren hierarkiak ezabatuz, izan gogoeta espiritual taldeak animatuz (Gizona gizon, Justice et paix, Amnesty, …), izan kultur lanean parte hartuz (euskara edo bertso erakaskuntzan, poesia sorkuntzan,...), Herriz herri astekaria aterbetuz, eta beste...

Etxe horrek ateak idekiak zituen, etxegabe eta ibiltarieri, joak ziren emazteeri ala etxetik kanpo ziren gazteeri, beilarieri,... gaueko aterbea eta janaria eskainiz.

Duela 30 bat urte, fraideak gutitu zirenean, etxe hortan egiten ziren animazioak segitzeko, Zabalik elkartea sortu zen. Bainan segida hori ateak zerratzeko indarrak batu ziren, alde batetik kongregazioburuak eta bestetik Donapaleuko orduko Herriko Etxekoak. Komentua hutsik erosi zuen herriak, Zabalik elkartea jokoz kanpo ezarriz bidegabeki. Herriko Etxeak Bideak proiektua landu zuen.

Urriaren 25ean (15:00), “Arantzazu” dokumentala proiektatzearekin batera, garai eta bizipen horien lekukotasunak ekarriko dizkigute orduko protagonistek. Parada pollita gure eskualdea moldatu duten gertakarien ezagutzeko, gaurko panorama ez baitzitekeen ezagutzen duguna izan, gune hori ez balitz den bezalakoa izan.

Hitzordua Bideaken emana da heldu den ibiakoitzean, urriaren 25ean (15:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016