Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Urriaren 23a
Hitzaldia - Baionan Kantuz - Antzerki tailerra euskaraz - Kontzertuak - Aurkezpena
Hitzaldia
Urriaren 25ean (11:00), “Maitena eta mendazko hitzak” bost zentzumeneko tailerra iraganen da Euskal Museoan, ura eta bere behialako erabilpenak aipatzeko. 2 eta 5 urte arteko haurrei zuzendua, 45 minutu iraunen du eta euskaraz. Frantsesezko aurkezpena oren bat lehenago iraganen da (10:00). Sartzeak 4 euro kostako du, urririk laguntzaileentzako.
Baionan Kantuz
Joan den asteko alean aipatu bezala, larunbat huntan, urriaren 25ean (11:00), Baionan Kantuz iraganen da. Usaian bezala hitzordua Euskal Museoaren aitzinean emana da.
Antzerki tailerra euskaraz
Urriaren 26tik goiti, 18 urtetik goitiko helduendako antzerki tailerra euskaraz iraganen da. Igandetan 2 astetarik behin emana da hitzordua, Zizpa Gaztetxean. Harremanetan sartzeko: 06-28-90-25-07.
Kontzertuak
Lehen kontzertua urriaren 28an (20:30) izanen da, Jurgi Ekizak eskainirik, Luna Negra antzokian. Jakinarazia izan da haatik sarrerak agortuak direla.
Bestalde, urriaren 30ean ber tokian Jon Itçaina eta Xabi Albistur-ek kontzertua emanen dute (20:30).
Aurkezpena
Euskal Kultur Erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskaintzeko. Hirugarren urtez, egonaldia beste hilabete batez luzatuko da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean. 2025eko egonaldiarentzat hautatua izan denAmaia Carrere, marrazkilari, ilustratzaile eta komiki egile bezala ezagutua da.Hitzordua urriaren 28an emana da, Elkar liburu dendan (18:30).











