Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2025eko Urriaren 23a

Alexandre Aguerre: agur hunkigarria

Alexandre Aguerre: agur hunkigarria

Ezpeletako eliza jendez bete da Alexandre Aguerre 55 urteko ezpeletar semeari azken agur hunkigarria eskaintzeko. Gain gainetik merezi zuen. Haurtzaroko sei adiskidek eraman dute hilkutxa eliza barnera. Eta zendu berriaren potreta eta ikurriña ezarri dira kutxaren gainean, zaukan euskaltasun suharraren seinale. Kantua lorioski altxatu da. Han ziren Ezpeletako korala eta Ipar Euskal Herriko eliza koruetako ordezkariak, Laurent Bidart kanboar koru zuzendariak gidaturik. Misterio polliki eman dute ere “Begitartea atxik” kantua Jeannot Larrieu, Xalbat Berterreche, Gérard Ravon eta Peio Ospitalek, organoan Iban Erguy. Aldare inguruan, 30 apezez gora, Jean-Paul Martinon kudeatzaile nagusi, saihetsean zuela Pierre Molères apezpiku ohia. Marc Aillet apezpikua ez zen hor, haatik haren mezua irakurria izan da meza hastapenean, Alexandre gogoan. Entzun dira ere lekukotasun hunkigarriak hurbileko adiskideenganik, eta adiskide handi zaukan Mikel Erramuzperenganik. Bai, Alexandrek eraman duen saila goraipatua izan da, irratilari, musikari, koru gidari eta bertze mila zerbitzuren egile zintzo eta umil gisa. Beñat Soulék kantatu dizkio ere bertsu pollitak, hemen irakur ditzakezuenak. Hemendik berriz ere gure agurrik beroenak Béatrice amari eta hurbileko guzieri.

Beñat Souléren bertsuak

Krixtoren Berri onak hedatzen duen lana

Maitasunez Alexandre duzula eremana

Dugun guk otoitz huntan egin galde lehena

Zeruko aitak zaitzan hartu gaur beregana.

Zure amak lehenik zer pena duen hartu

Euskal Herri osoan tristura gaitza sartu

Denentzat egun batez hori daike gertatu

Erakuts guri Jauna fedez nola gainditu.

Familia orotan haurrak datoz mundura

Altxatzeak duela lan emaiten ardura

Gazterik baitirade batzu joaiten zerura

Jaunak ditzala bildu denak bere ondora.

Bakea gizartean badabil nekezian

Ezin barkatuz gabiltz arrazoin eskasian

Bakea piztu dadin gaurkotz herri guzian

Krixto erakuts guri nola molda bizian.

Biziaz etsituak zenbat jende gaur egun

Fede ahulez edo falta baita maitasun

Jaunak esperantza du emaiten bidelagun

Zeruko ama ere egun otoitz dezagun.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016