Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Fotovoltaiko panelak instalatzeko, azaroaren 22an (20:00), Parrokiako gelan bilkura iraganen da, Herriko Etxearen laguntzarekin antolatua den gaualdia. Autokontsumozko proiektu fotovoltaiko baten aspektu nagusiak aipagai izanen dira, juridiko, tekniko eta ekonomikoak ezagutuko dira. Ezpeletako herrian instalazio bateratu baten antolatzea da xedea, proiektu fotovoltaiko bat garatu nahi duten jendeak elkartuz.
Interesatua denak mailez edo telefonoz Herriko Etxera dei dezala.
...Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Mundu bat Biper-Bestan!
Aurtengo Biper-Bestak arrakasta gaitza ukan du iragan asteburu hortan! Mundu bat bildu da eta baziren ortzegunekotzat etorriak, andana bat ederra urrunetik jina! Aroa arras alde, igandean, arratsari buruz, euria agertu bada ere, bazter guziak freskatuz. Bi egunez ikaragarriko airostasuna, dela karriketan, jatetxetan ala nunahi! Anitz kofradia, denak berdin harro! Biperrarenak bere biltzarra xarmanki egin du. Aurtengo biper-saria Camille...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
"Ez pass! Nora goaz?" kolektiboak urriaren 15ean (20:30), herriko patronaia gelan, "Gure haurrak ez hunki" gaiaren inguruan konferentzia-eztabaida antolatzen du. Emmanuelle Darles informatikan doktorea eta Geneviève Chereau-Lazdunski pediatra hor izanen dira. Sartzea urririk.
...Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
"Denen Xokoa", Sokorri Katolikoaren egoitza berria joan den larunbatean, Herriko Etxeak estreinatu du. Zuraideko bidean da, osagarri zentro gunearen gibelean. "Denen Xokoak" aktibitate desberdinak proposatzen ditu: elkartasun saltegia, isolatuak diren pertsonentzat elkarbizitza eta partekatze gunea, bai eta proiektu berriak garatzeko lagungarria izan nahi du. Horietan baratze kolektibo baten osatzeko egitasmoa du.
Gaur-egun 20 bat laguntzaile dira, beste batzuk etorri nahi...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Konferentzia krisi sanitarioari buruz
"EZ PASS de liberté! Nora Goaz?" kolektiboak, apirilaren 15ean (20:00), Parropiako gelan (Merkatu estaliaren ondoan), konferentzia antolatzen du, "krisi sanitario azken bi urte hauen bilana" gaiaren inguruan. Eric Ménat medikua hor izanen da (Kontseilu Zientifiko Independentearen sortzailea).
...Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
Ihauteriak
Joan den larunbatean ihauteriak iragan dira, eguraldi ederra lagun, herriko gazteek giro ona ezarri dute karriketan. Zanpantzar ere epaitua eta errea izan da! Ondotik merkatu estalgian giroa bazen, musika taldeek segida hartu baitute.
Presoen alde: eztabaida eta kontzertua
Martxoaren 19an, Ezpeletan presoen alde eztabaida eta kontzertua antolatuak dira.
Harrera,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016