Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Uztailaren 19tik 22ra, Gauargi festibalaren 27. edizioa iraganen da herrian. Ostiralean (uztailaren 19an), gomitatuak izan diren Indonesia, Polonia eta Panamako taldeekin ikusgarria izanen da (20:30). Larunbatean (uztailaren 20an), goizean (10:00) karrika animazioak iraganen dira, ondotik (18:00) Ezpeleta dantzan munduko haurrekin, eta (20:00) munduko Folk bala Zezeren konpainian. Astelehenean (uztailaren 22an), gomitatuak izan diren taldeekin dantza ikusgarria iraganen da...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Uztailaren 5 eta 6an, mendi lasterketaren 47. edizioa iraganen da, urtero milaka kirolari hurbiltzen dira. Ostiralarekin eguerditik harat lasterkarientzat bizkarrekoak emanak izanen dira, gauazko lasterraldia iraganen da Arranomendi mendian gaindi (22:30). Biharamunean larunbatarekin ibilaldi desberdinak antolatuak dira, bazkaltzeko posibilitatea ere emana da.
...Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a
Maiatzaren 24an mediatekak Otxo bikotea gomitatzen du (19:30). Lolita Delmonteil Ayral eta Maider Martineau dira taldea osatzen duten musikari-kantariak.
Kantariak, soinujoleak eta perkusionistak, musikak hainbat aurpegi ditu, beren jatorrizko tradizioen nahasketa da (euskal musika, musika okzitaniarra), nun melodia eta harmoniaren maitasuna aurkitzen diren.
Tokiak atxikitzeko: mediatheque@mairie-espelette.fr edo 05-59-59-09-80.
...Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 18a
"Hospitalité Basco Béarnaise" elkarteak jende xahar edo ezinduak laguntzen ditu, bereziki Lurdeko beilan parte hartzeko. Adibidez, joan den urtean, 750 pertsonek eta 180 lizeotako gaztek laguntza ekarri zieten 360 beilariri buruilean, 4 egunez, urte guziz iragaiten den beilaren kari.
Aurten, joan den apirilaren 7an, "Hospitalité Basco Béarnaise" elkarteak bere urteko biltzar nagusia Ezpeletan egin du. Egun berezia elkartearentzat, Hazparne-Ezpeleta eskualdeko kideek, eta Géraldine...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Ipar Euskal Herriko tokiko monetak garatzen segitzen du. Eusko, moneta soil bat baino anitzez gehiago da, sozial lotura eta elkartasun ekarlea, balio jakin batzuk sustatzen dituen sarea eta lurraldearen eraldaketa kultural, ekonomiko eta ekologikoaren zerbitzurako den tresna.
Apirilaren 13an "Eusko Eguna" iraganen da, merkatu estalian. Besta herrikoia, haurrak eta helduak abusatzeko aktibitate eta animazio anitz izanen dira. Egitarau zehatza aitzineko astean astekari hunen bidez...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Martxoaren 2an (19:30), merkatu estalian, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza talde ospetsuak entzuten ahalko dira. Gau horretan atera etekinak euskal preso eta iheslarien alde emanak izanen dira.
Txartela aitzinetik 10 eurotan eros daiteke: Ezpeletan Doxpi, Baionan Pirenes eta Zamain ostatuetan edo egunean berean 12 eurotan.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016