Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a

Gauargi

Gauargi dantza folklorikoen sustapenerako elkartea da, urtero haurrentzako nazioarteko folklore festibala antolatzen du Ezpeletan. Balio sozialek, gizatiarrek eta kulturalek gidatzen dute elkartearen jarduera osoa. Hilabetero selauru huste ttikia antolatzen du, festibalaren finantzaketarako. Bi hamarkada baino gehiagotan zehar, Gauargi elkarteak urteko topaketa harrigarri eta ahaztezinak antolatu ditu. Uztaila urte oroz aitzakia bihurtzen da Ezpeletako herrian hirurehun bat haur eta dantzari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a

Denak plazara

Pontx pailazoak "Gelara" ikuskizuna jaz eman ondoan, aurten "Denak plazara" obra berria agertzen du. Abenduaren 29an (11:00) Patronaiko gelan ikusgai izanen da. Joanes Echeveste saratarrak eta Alazne Etxeberria donostiarrak haurrak eta helduak oren batez xoraturik atxikiko dituzte.

Goizean goizik, herritarrak iratzarri berri direla, herriko dendariak plazan dira. Lagun batek Pontx-i galdetuko dio bere saltegiaz arduratzea. Saltzaile lanetan nola moldatuko ote da? Pailazoa dendaz...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a

Diabetesa eguna

Azaroaren 24an lehen aldikoz iraganen da lehen motako diabetesaren edizioa, antolatzaileak "Aide aux Jeunes Diabétiques" eta Goxoki elkarteak dira. Bi oinezko ibilaldi proposatuak dira, 15 kilometrokoa (8:00) eta 6 kilometrokoa (9:30), 5 euro eman beharko dira. Ondotik otordua izanen da, Folkablox eta Ezpeletako Herrian Kantuz taldeek animaturik. Izena eman behar da 06-49-89-31-10 deituz. Arratsaldean haurrentzat animazioak izanen dira, kantaldia Haurrock taldearekin (15:30) eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Etxalde bisita eta merkatua

Idoki etxe ekoizpenen elkarteak eta Xixtroak Hazparne aldeko laborari kolektiboak, urriaren 19an (10:00-18:00) merkatua eta Julen Bertrouren etxaldearen bisita proposatzen dute. Julen Bertrou "Lorez lore" deitu eztiegia muntatua du, laborantzako formazioa segitu eta, Euskal Herriko erle beltzarekin soilik lan egiten du.

Egun osoan merkatua izanen da, bai eta animazio tailerrak.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a

Amalur ikusgarria

Ezpeladantza taldea 1969an abiatu zen, haurreri euskal dantzak ikasteko xedearekin, transmisioa eta ikusgarriak sustatuz. Aurten 55 urte ospatzen dituela "Amalur" dantza ikusgarria muntatu du, irailaren 20an ostiralez (20:30) eta biharamunean irailaren 21ean larunbatez (17:00) ikusgarri berria merkatu estalian emanen du. Ikusgarria dantzaz, musikaz eta kantuz osatua da, belaunaldi desberdinek parte hartuko dute.

Larunbatean ikusgarriaren ondotik han berean afaltzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a

Herriko bestak

Herriko bestek abuztuaren 2tik 6ra iraunen dute, ostiraletik asteartera. Larunbatean (20:30), kontzertuak iraganen dira urririk: Rakatapunk, Kilima, Modus Operandi eta Oxabi. Abuztuaren 5ean astelehenarekin (22:00), Kiki Bordatxoren kontzertua iraganen da. Artikulua idaztean besten egitarau zehatza oraindik ez da atera, baina suposatu nahi da fitesko www.espelette-paysbasque.com webgunean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016