Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2025eko Urriaren 23a

Urri hondarreko kolokio berezia

Urriaren 30ean eta 31n, ostegun eta ostiralez, beharra da gure herrian kolokio eta gogoetaldi berezi bat, unibertsitario batzuek antolatua, “Savoirs situés: se positionner?” deitua. Antolatzaileetan dugu Gorri Gorria etxean bizi den Natacha Chetcuti-Osorovitz, soziologo eta antropologoa, Paris-Cité unibertsitateari lotua dena. Zortzi alor desberdin jorratuko dira: gorputzen kontrola eta errepresioa; jakintzen erregulazioa eta protesta politikoa; arte engaiatuak eta jakintzen espresiobidea; materialtasun feministak eta zientzien praktika; etnografia sentsibleak; zuzenbidea, presondegia eta jakintzen eraikuntzak; jakintzen emantzipazioa; eta besterik ere. Ikusten duzuen bezala, gai garratzak gu bezalakoentzat, bainan bada jende mota bat gisa hortako gogoetak eramaiten dituena, unibertsitari eta istudiante bereziki. Asko tokitatik etorritako adituek hartu beharra dute hitza, soziologo, historialari, ekonomia zientzialari, zientzia politikari, biologo, antropologo, soziolinguistikari eta beste, horietan Loretxu Bergouignan, Lukas Barandiaran eta Ainhoa Ozaeta euskaldunek besteak beste. Arrume eta Artetxea geletan iraganen dira hitzaldiak eta gogoeta-eztabaidak. Bistan da, balitz hemendik nor edo nor interesatua litaikeenik, ongi-etorria egina izanen zaio. Xehetasunak internetez Bidarraiko PanneauPocket sarean.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016