Herriz Herri - Amendüze-Unaso (NB) | 2025eko Urriaren 23a

Bigarren Kopla topelketa ibiakoitz huntan

Bigarren aldikoz, Bertsolarien Lagunak elkarteak Baxe Nafarroako kopla topelketa antolatzen du Amendüzeko Eiheran ibiakoitz huntan, urriaren 25ean (18:00).

Hor agertuko dira: Battitt Crouspeyre, Gus Elizondo, Elixabet Etxandi, Nahia Etcheverry Lopepe, Goizane Etcheverry Lopepe, Peio Minhondo, Oier Urreizti, Pettan Prebende, Jean-Marie Oillarburu eta Bittor Thicoipe. Gai emaileak Xan Alkhat eta Ramuntxo Christy izanen dira.

Jaz izan bazinezten, ez duzue dudarik izanen berriz jiteko. Besteeri aldiz, erranen diegu loriatzeko gaualdia dela eta formula biziki gustagarria.

Jatekoa eta edatekoa eskainiak izanen dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016