Herriz Herri - Bardoze (L) | 2025eko Urriaren 23a

Aste urdina - Zinema elkartearen biltzar nagusia - 2025eko Bardoze arrosaz - Obrak bidean hasi dira

Adin guzietako parte hartzaileak, Herriko Etxearen aurrean
Adin%20guzietako%20parte%20hartzaileak_%20Herriko%20Etxearen%20aurrean

Aste urdina

Herriko Etxeak beroki eskertu nahi ditu aste urdineko parte hartzaile guziak, eta bereziki hiru eskoletako ikasleak eta irakasleak, Bethi Aintzina elkartea, Albodi zahar etxea, CIASa, eta Eihartzea haurtzaindegia, haien parte hartze aktiboentzat, haien umore onentzat, eta haien sortzeko gaitasunentzat. Adin guzietako parte hartzaileek ibilaldia egin zuten herrian zehar, eta "indarra partekatzeko" izeneko puzzlea elkarrekin egin zuten. Arratsaldea gitarrarekin alaitua izan zen, eta bukatu zen krakada onarekin. Hirugarren edizio horrek belaunaldi desberdinen arteko loturak azkartu ditu, eta beraz arrakastatsua izan da.

Elkarrekin zahartu, xantza landu!

Zinema elkartearen biltzar nagusia

"Les Bobines Rurales" elkarteak 15 urte betetzen ditu aurten, eta bere biltzar nagusia antolatzen du urriaren 31n (19:00), Bardozeko zineman.

Bilkura eta gero, afaria izanen da. Arno gorrasta eta opila ttipiak, oilasko kolonbo, irrisa eta ilarrak, tourments d’amour bixkotxa, kafea, dutea edo tisana, 15 eurotan. Afaria erreserbatzeko, dei ezazue 06-86-70-48-10 zenbakira edo emailez: lesbobinesrurales@gmail.com.

Ondotik (21:30), "Cinema Paradiso" izeneko filma proiektatua izanen da. Zatozte momentu goxoa pasatzera!

2025eko Bardoze arrosaz

Bardoze arrosaz, bularreko minbiziaren kontrako prebentzio ekimena urriaren 25ean iraganen da. Hitzordua emana da 9:15etan izena emateko (5€), eta gero beroketa kolektiboak hasiko dira, flash mob batekin. Ondotik (10:00) hasiko da Ihesaldi elkarteak antolatzen duen ibilaldia. Hiru distantzia desberdin proposatuak dira: 6 kilometro, 12 kilometro, edota ibilbide adaptatua errugbiko zelaiaren inguruan.

Eguerditan, eskola publikoak errekiak proposatuko ditu ezkerparetan, eta kantatzeko parada izanen da Bardozen Kantuzekin!

Arratsaldean zehar, adin guziendako animazioak izanen dira, mutxikoak eta zurezko joko erraldoiak haurrentzat.

Zure burua zaindu, detekzio azterketak eginez!

Obrak bidean hasi dira

Obrak hasi dira Mondoneko bidea eta RD936-aren artean, auto eta bizikletaren bide partekatua sortzeko, eta hilabete bat inguru iraunen dute. Xantierraren denboran, zirkulazio argiak ezarriak dira, eta abiadura 30 kilometro ordukora mugatua da.

Gainera, Bidaxunetik etortzen diren autoek ezin dute zuzenki eskuinera hartu Gixunera joateko, baizik eta biribilgunera joan behar dute, gibelera itzultzeko eta gero ezkerrera joateko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016