Herriz Herri - Senpere (L) | 2025eko Urriaren 23a

Julie "Eklore" kantuz larunbatean - Herriko mitologia eta sorginkeria aipagai - Eguberriko merkatua - “Miñan” antzerkia - Bota-luzeko finala - Christine Chollet, Larrekon

“Miñan” antzerkiko aktoreak
Minan%20antzerkiko%20aktoreak

Julie"Eklore" kantuz larunbatean

Urriaren 25ean (20:30), Julie Rouault-ek bere lehen diskoa "Eklore" aurkeztuko du, Larreko antzokian. Testu poetikoen eta melodia liluragarrien artean, bere unibertso intimora eta biziaren barnera eramango gaitu, nun frantsesa eta euskararen doinuak nahasten diren. Talentu handiko musikariez inguraturik, emozioz beteriko bidaia musikala eskainia zauku. Ordu bat eta erdiko iraupena, prezio osoa 18€, murriztua 13€, erreserbahttps://www.en-pays-basque.fr/ gunean, baita turismo bulegoetan eta sarreran bertan. Urri Arrosaren baitan antolaturiko ikusgarria.

Herriko mitologia eta sorginkeria aipagai

Urriaren 29an, asteazken goizean (11:00), Senpereko turismo bulegoaren ekimenez,ibilaldi baten bitartez, mitologia eta sorginkeria hizpide izanen dira. Euskaldun mitologia kondatua izanen zaizue bere pertsonaia garrantzitsuenekin. Sorginen ihiziaren historia eta beren auzien kondaketa, 1609. urtean Euskal Herria sutan eman zutenek. Gazteluko aparkalekuan dugu biktimei buruz eraikia den omenaldi gisa, burdinazko oroitarria. Prezioa 6€, murriztua 5€, erreserba deituz: 05-59-54-11-69ra, turismo bulegoan edo hunen webgunean.

Eguberriko merkatua

Aurtengo edizioa iraganen da Larreko kulturgunean, abenduaren 6an (10:00-17:00), parte hartu nahi dutenek, izena ematea beharrezkoa dute azaroaren 14rako, eguerditan azken epea. Prezioa 3 metrorentzat 20€, izena emaiteko dosierra uztekoa da Larreko kulturguneko lehen estaian.

“Miñan” antzerkia

Axut konpainia eta Euskal Elkargoak antolatutako euskarazko antzerkiak, aho zabalik eta ongi hunkiturik utzi ditu 240 ikusleak, Larreko kulturgunean. Biziki ederra izan da baita erritmo onean, ohartzekoa zen ikusleen artean belaunaldi guzietarik bazela, hori pozgarria baita. Ibrahima Balderen bizitzaren kronikaren bitartez immigrazioaren errealitate gordina azaldua izan da. Kattalin Elizalde Kolegioko (KEI) burasoek beren laguntza ekarri badute ere, Axut konpainiak diru sarrera guziak Kolegioaren alde utzi ditu, txalotzekoa.

Bota-luzeko finala

Euskadiko pilota federazioko arduradunen aitzinean iragan da final handia gure pilota plazan, Gipuzkoa eta Bizkaiko taldeen artean. Partida ongi borrokatuaren ondotik gipuzkoarrek garaipena lortu dute 5/4. Oroitaraztekoa da gipuzkoarrek garaitu zutela Senpereko ekipoa, finalerdietan. Denak pozik gelditu dira antolaketa ongi egina zelakoan. Bertzalde, Belgikatik etorri pilotariek demostrazioa eskaini dute "Balle-Pelote" aurkeztuz, hango berezitasuneko bota-luze modalitatea.

Christine Chollet, Larrekon

Goi-mailako artista frantsesaren ikusteko aukera izanen dugu, abenduaren 4an, ostegun arratsean (20:30). Zehazki aipatu aitzin eta nola lekuak mugatuak diren Larreko antzokian, lehenbailehenhartu sarrerak turismo bulegoetan edo antolatzaile den Culture et Patrimoine Senpere elkartearen webgunean.Nola asko informazioek argiaren abiadura hartzen duten, jadanik sarreren erreserbak martxan dira, ez huts egin berantagatik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3806. zbk

Gure Hitza | 2025/10/23

Motibatu!

Menane Oxandabaratz

Borroka sozialak, migratzaileen eta paperik gabekoen aldeko sustengu ekitaldiak, espekulazioaren kontrako mobilizazioak, euskararen aldeko ekintzak, genero berdintasunaren aldeko aldarrikapenak... Nazioartean eta hemen berean, gai hauen inguruan jende batzuk mobilizatzen dira. Hartuak diren erabaki politiko batzuen kontra altxatzen dira. Ondorioz militante batzuk arrastatuak, auziperatuak eta kondenatuak dira.

Kezka berriak agertu dira. Garaian ingurumenaren etorkizuna ez bazen premiazko puntuetan, gaur egun denen buruetan da. Lurraren defentsa, justizia soziala eta aberastasunaren banaketa aspaldiko urteetako aldarrikapenak beti aktualitatean dira.

Erabaki politiko batzuen kontra militante batzuk biltzen dira, ekintzak antolatzen dituzte. Horretarako kolektiboak muntatu dira, baliabide berriak ere sortu dira. Internetek lagundu du gertakari eta erabaki politiko batzuen inguruan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016