Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Ekitaldi aldetik biziki aberatsa izan da, ortziralean hasirik Arte/Artisauen erakusketa bikainarekin Larreko Salan, Arbaso elkarteak antolaturik. Eskoletako 180 ikaslek parte hartu dute erakusketa huntan, ondotik larunbat eta igandean jendalde polita hurbildu da artisauen ikustera, batzuk erosketa egiterat, gehienak kuriostasunez hizketan aritzera eskulanetako artista horiekin. Brigitte zuzendariak bere mintzaldian larunbat eguerditan goretsi du langile horien lana eta hari beretik segituz...
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 06a
Mendiko auto rallyaren 41. edizioa iraganen da gure herriko gainetan apirilaren 7, 8 eta 9an. Ostiralean lasterketako autoen egiaztatzea kokatua da Gazteluko aparkalekuan.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 06a
1979an sortua den eskola hunen ate idekitze eguna iraganen da larunbatean (9:0016:00). Dominique Hirigoyen bulegoko lehendakariak eta Benoit Verdenal lizeoko zuzendariak kudeatzen dute eskola berezi hau, natura eta ingurumenari itzulia dena.
Herriz Herri | 2017ko Martxoaren 30a
Mintzaldi interesgarria behar luke asteazkenarekin, arratseko 19:00etan aurkituko duguna Euskal Etxearen inguruan.
Herriz Herri | 2017ko Martxoaren 30a
Igande eta asteleheneko gauean, 00:56etan, pasatuko da Senpereko karrikan, ttipi ttapa erritmoan, bi urtetarik plantan ezartzen den Korrika.
Herriz Herri | 2017ko Martxoaren 30a
Larreko salan, larunbat eta igande huntan, Arbaso elkarteak antolaturik, arte/ artisauen lanen ikusteko parada eskainia izanen zauku dohainik.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016