Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Agorrilaren 06a
Oporrak - Kontzertuak - Euskal Museotik - Film emanaldia - Ikusgarria
Oporrak
Dakizuen bezala, Herria hiru astez ez da agertuko. Hori dela eta, hemen aurkituko dituzue abuztuko zenbait hitzordu, oraidanik agendetan atxikitzeko gisan.
Kontzertuak
Abuztuaren 9an (19:00), Doinu taldeak kontzertua eskainiko du La Poternen. Sartzea urririk.
Abuztuaren 18an (19:00), Maider Cigarroa entzuteko parada izanen da merkatuan. Hau ere urririk.
Ber egunean (18an), Pottoroak, Kantarima eta Lafosse anaiak koru taldeak, Pottoroak taldearen egoitzaren sartzean kantuz artuko dira (19:00), urririk.
Biharamunean (19an) eta 26an, Haiz’Egoa koruaren aldi izanen da, Espainiako atean (21:00). Urririk ere.
20an berriz, alde batetik Oldarra (18:00) Euskal Museoan ariko da eta bestetik, Xaramela mediatekaren aitzinean (19:00).
Abuztu honetan, musikaz gozatzeko hitzordurik ez dugu faltako!
Euskal Museotik
Abuztuaren 12an (14:00), “Lamina nun zira?” bisita kontatua antolatua izanen da, 8 urtetik goitiko haurrei zuzendua. Oren bateko iraupena, sartzeak 6 euro kostako du haurka.
Film emanaldia
Abuztuaren 19an iluntzean, “Akelarre” filma ikusteko parada izanen da, Harresiak-en. Huna sinopsia: “Euskal Herria, 1609. eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Ana basoko festa batean dago, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Edozer gauza egingo du akelarreari buruz dakiten guzia aitor dezaten. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu”.
Ikusgarria
Abuztuaren 30ean (17:00 eta 19:00), Bilaka kolektiboak “Dirau” ikusgarria emanen du, Askatasunaren plazan.
Huna horri buruz zer dioten: “Ibiltzen naizen bezala dantzan ari naiz”, Anne Teresa De Keersmaekerren ideia horretarik abiaturik, Bilaka kolektiboko lau dantzari-koreografoek eremu publikoa hartu nahi ukan dute, beren dantza berriz definitzeko. Hala, Bastien Marianneren remix-ek lagundurik, jauziak itxuraldatuko dituzte, pultsazio kolektibo bilakaraziz. Trantze obsesibo eta hipnotikoa, dantzarietako bakoitzari bere erresonantzia propioa aurkitzeko askatasuna ematen diona, kolektibo liluragarri honen dantza oraindanik berriz definitzeko.





