Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Agorrilaren 06a
Prefetaren abisua - Lezeak - Puska zaharrak -Uztaileko egoera zibila - Abisu
Prefetaren abisua
Departamendu guzian debekatua da: sua egitea, suziriak eta bertze. Ikusi bertzetan suak zer makurrak egin dituen, hortako errespeta dezagun abisu hori.
Lezeak
Zaku zaharren bisita ukanen dugu abuztuaren 6an (19:30), bisita frantsesez izanen da.
Lezeko gaina ere bisitatzen ahalko da abuztuaren 14an (9:00), Imanol Amestoyrekin, prezioa 6€. Bi bisita horientzat erreserbatu behar da 05-59-54-21-88 zenbakiaren bidez edo Internetez: lezea@grottesdesare.fr.
Puska zaharrak
Merkatua iragan da aitzin hortan, bazen zer ikusi eta eros, 100 bat erakusle bazen bere puskekin. Eguraldia alde zuten, ez iduzkitsu, hola jendea ez zen hondartzan, hortako ukan dute jende. Antolatzaileak iduri zuten kontent zirela, zeren jende horiekin ezin fida, ez dira sekulan kontent.
Uztaileko egoera zibila
Sortzeak: Hernandez Cardoso Milan 2026/06/30.
Heriotzak: Basin Bernadette espos Mathieu 82 urte 2026/07/03. Malapris Yvonne espos Bouquain 96 urte 2026/07/05. Jorajuria Jeanne espos Urbieta 100 urte 2026/07/16. Jauregui Jean Michel 79 urte 2026/07/20. Irazoqui Xan 76 urte 2026/07/21. Sapaly Jean 97 urte 2026/07/22.
Ezkontzak: Etchegaray Joana eta Uranga Guillaume 2026/07/18.
Abisu
- Abuztuaren 9an igandez, San Josepe eskolak antolatzen du ekoizleen merkatua arratsarekin, plazako errebotean. Urte guziz bezala, bertan afaltzen ahalko da, 16 mahain izanen dira, izanen da zerrikia, bildoskia eta ahatxekia, bai eta ere Euskal Herriko arno, fruitu jusak eta gasnak, bertan erosi eta prestatuak, izanen dira barazkiak, fruituak, ogia eta pastizak, eskolaren mahainean patata fritak eta edatekoak. Etorri ahal duzuen guziak, memento goxo baten pasatzerat bai eta ere eskolaren sustengatzerat.
- Abuztuaren 18an eta 19an egun guzian, plazako errebotean, margo erakusketa Larrungo Kolore taldearekin.
- Abuztuaren 19an (21:00), elizan kontzertua, Larrun Kanta taldearekin.





