Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Agorrilaren 06a

Heriotze - Maite Barnetxe zenari omenaldi

Maite Barnetxe zena
Maite%20Barnetxe%20zena

Heriotze

Hargantxoko Marie-Jeanne Allot, sortzez Castanchoa, zendu zaigu. 76 urte zituen. Hiru haurridetarik zaharrena zen, zoritxarrez frango gazterik galdu zituen Jean-Louis anaia eta Maite ahizpa. Osagarriz ahuldurik, azken egunetan Donapaleuko ospitalean artatua izan da Marie-Jeanne bainan maluruski han pausatu da.Jean-Jacques Allot-rekin ezkondurik, seme bat ukan dute, Jean-Michel, hunek Sophie-rekin bi haur badauzkala, Amaia eta Andoni. Lan denboran Baionan bizi ziren, erretreta hartzearekin Hargantxora etorri ziren bizitzera. Emazte umila, ixila eta bihotz onekoa zen Marie-Jeanne. Joan den astean iragan dira haren ehorzketak. Gure agurrik zintzoenak eskaintzen dizkiogu familiari.

Maite Barnetxe zenari omenaldi

Agorril hondarrean 40 urte eginen du Maite Barnetxe zendu zela, 44 urtetan. Karia hortara, omenaldi bat eskainiko zaio buruilaren 6an, igandez. Antolatzaile, Xantal Barnetxe alabarekin partzuergoan: Herriko Etxea, Otxaldetarrak elkartea, Kanaldude eta Euskal Kultur Erakundea. Gazterik joanik ere, ikaragarriko lana egin zuen Maitek euskal alorrean eta lehena izan zen euskarazko emankizunen ontzen telebistarako (ez zen oraino Euskal Telebistarik).

Egun hori hasiko da meza batekin (9:30), Mikel Epalzak kudeaturik, saihetsean ukanen dituela Beñat Amestoy, Michel Arrossa eta Xipri Arbelbide apezak. Harmoniumean Gérard Luc musikaria eta kantuan Erramun Martikorena.

Mezatik landa (10:30) omenaldia elizako plazan: aurresku (Elorri Darthayette eta Mailys Anchordoquy), bertsu (Oier Urreizti eta Peio Minhondo), kantu (Ospital-Carrère, Arrantzaleak, herriko kantariak) eta hitzaldi (familia eta Xipri).

Lekukotasunek segida hartuko dute (11:30) Arrume gelan: Maite zenaren dokumental zatiak eta hitzaldi batzuk (Jakes Larre, Ttotte Darguy, Marie Pierre Erguy, René Garat, Gilbert Reculuza, Mikel Erramuzpe, Patxika eta Gexan Alfaro). Arratsaldean, Maiteren filmak kontsultagarri izanen dira Arrume gelan, bakotxak hautatuz ikusi nahi lukeena.

Aperitifa Artetxea gelan (12:45) Herriko Etxeak eskainirik. Ondotik bazkaria (35€) trinketean. Izenak behar dira haatik atsulutuki eman agorrilaren 23ko berantenaz Herriko Etxera deituz (tel. 05-59-37-71-51 edo 06-83-27-10-10).


Email Facebook Twitter LinkedIn

3846. zbk

Gure Hitza | 2026/08/06

90 urte

Menane Oxandabaratz

Duela 90 urte, langileen greba mugimendu handi baten ondorioz Front Populaire koalizioak bozkatu zuen bakantzak ordainduak hartzeko dekretua. Langileen gehiengo batek lehen aldiz lanera ez joaitea gozatu zuen, toki batzuen ezagutzeko parada emanez. Tren txartelak prezio apalean, milaka langile itsasora buruz abiatu ziren, ordu arte aristokrata eta burges eliteen guneak zirela, populazio xumeak ere dastatzeko aukera ukan zuen.

Bigarren Mundu Gerlaren ondotik bakantzetara joaiteko ohidura hedatuko da. Langileak lanaren akidura sendotzeko eta airea hartzeko, denbora librearen garrantziaz konturatuko dira, etxetik abiatzearen ondorio onak biziko dituzte. Langile horien libertitzeko turismoaren ekonomia garatuz joanen da: haurrentzat koloniak, kanpalekuak, ostatuak... eta aisialdi guneak muntatuak izanen dira.

Turismoak, bereziki gureak bezalako guneetan arrakasta handia du....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016