Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Agorrilaren 06a

Heriotze - Idortea - Kantaldia - Feria eta xakur - Margo erakusketa

Patxi Errotabehere
Patxi%20Errotabehere

Heriotze

Baigorriar guziak inarrosi gaituen berri latza: Bastida Berroko Patxi Errotabehere frango gazte zendu da. 56 urte zituen. Burumuineko tumore batek bi hilabetez ereman du. Dolumin bizienak Agnes bizilagunari, Elaia, Laida, Kleina alaberi, Christiane eta Ttotte aitameri, Maddalen eta Antton arreba-anaieri eta penetan den familia guziari. Ehorzketako meza joan den astelehenean iragan da Baigorriko elizan eta egun hortako besten programa ezeztatzea erabaki dute gazte antolatzaileek. Jakin behar da gainera, Patxi zenaren alabak besta komiteko partaide direla.

Idortea

Idorte alerta zabaldua izan da gure herrian. Edateko uraren erabilpena zaintzeko, auto garbitzeak, baratze edo lorategi ureztatzeak eta pizina edo igerileku betetzeak murriztuak dira orainokoan. Murrizketa horiek errespetatzen ez dituzten partikularrek 1.500€-ko isuna edo prozedura arriskatzen dute eta 7.500€ profesionalek. Gure herrian bete behar diren neurri guziak aurkituko dituzue VigiEau webgunean (vigieau.gouv.fr).

Kantaldi

Nekez Ari gizon abesbatzak kantaldia emanen du ortzegun huntan (agorrilaren 6an), Baigorriko elizan (21:00). Sartzea 10 eurotan, urririk 16 urtez petikoentzat.

Feria eta xakur

Udako bigarren feria gastronomikoa igandean (agorrilaren 9a) iraganen da trinketaren aitzinean, tokiko laborari eta artisauen parte hartzearekin. Karia hortarat, artzain xakur txapelketa jokatuko da ondoan den errugbi zelaian. Goizez (10:00) kalifikatzeak eta arratsaldez (17:30) txapelketa nagusia.

Margo erakusketa

Ortzadarra elkartean bilduak diren Baigorri aldeko margolari artistek heien obrak bi egunez erakutsiko dituzte Herriko Etxeko korralean, ibiakoitz eta igandez (agorrilaren 8 eta 9an).

Email Facebook Twitter LinkedIn

3846. zbk

Gure Hitza | 2026/08/06

90 urte

Menane Oxandabaratz

Duela 90 urte, langileen greba mugimendu handi baten ondorioz Front Populaire koalizioak bozkatu zuen bakantzak ordainduak hartzeko dekretua. Langileen gehiengo batek lehen aldiz lanera ez joaitea gozatu zuen, toki batzuen ezagutzeko parada emanez. Tren txartelak prezio apalean, milaka langile itsasora buruz abiatu ziren, ordu arte aristokrata eta burges eliteen guneak zirela, populazio xumeak ere dastatzeko aukera ukan zuen.

Bigarren Mundu Gerlaren ondotik bakantzetara joaiteko ohidura hedatuko da. Langileak lanaren akidura sendotzeko eta airea hartzeko, denbora librearen garrantziaz konturatuko dira, etxetik abiatzearen ondorio onak biziko dituzte. Langile horien libertitzeko turismoaren ekonomia garatuz joanen da: haurrentzat koloniak, kanpalekuak, ostatuak... eta aisialdi guneak muntatuak izanen dira.

Turismoak, bereziki gureak bezalako guneetan arrakasta handia du....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016