Herriz Herri - Makea (L) | 2026ko Agorrilaren 06a
Gasnaren besta
“Makeako laborariak” elkarteak bi urtetarik gasnaren inguruan besta antolatzen du, aurten agorrilaren 21ean iraganen da, ostiralarekin. Aurtengo berezitasuna da dastatzeko guneak aldatuko direla, laborari bakoitzaren mahaietan eginen da, haien ekoizpenez gain, gasnarekin egin platerak proposatuak izanen dira. Eguerditan inguruetako sukaldariek egin pintxoak salgai izanen dira.
Bestalde beste animazio desberdinak izanen dira: ardi gasna txapelketa, etxaldeen bisita, pilota partida, gasnaren fabrikatzea, ardi moztea… eta artzainen lasterketa. Eguna bururatuko da zikiroarekin, ogitartekoetan emana izanen dena. Etorri goxoan, ongietorria egina izanen zaizue!





