Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Agorrilaren 06a
Bi artzain xakur lehiaketa - Arraga abesbatzaren kontzertua - Herriko bestak
Bi artzain xakur lehiaketa
Egun guti barne, bi artzain xakur lehiaketa izango ditugu gure herrian: lehena ostiral huntan, agorrilaren 7an (19:00), aspaldiko urtetan bezala Murtutsenia elkarteak antolaturik. 6 xakur ariko dira lehian beren artzainekin. Eta bestea ondoko asteartean, agorrilaren 11n, Arrokagarai ikastolak antolaturik (18:30).
Biak Atharri ezkerparetako zelaian iraganen dira, eta izanen da bietan zer jan eta zer edan tokian berean.
Arraga abesbatzaren kontzertua
Kanboko Arraga abesbatzak kontzertua eskainiko du Itsasuko elizan agorrilaren 20an, ostegunez (21:00).
Herriko bestak
Aurten, herriko bestak iraganen dira agorrilaren 21etik 26ra.




