Orotarik | 2026ko Agorrilaren 06a

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20bazterretik

Brebetako emaitzak

Uztailaren 10ean, ostiralez, brebetako emaitzak atera dira.

Zorionak eta txaloak aurkeztu diren PLK-ko ikasle guziei!

Ikasle batek oso ongi aipamena epaimahaiaren goresmenekin lortu du. 11 ikaslek oso ongi zehaztapenarekin lortu dute, 15 ikaslek ongi zehaztapenarekin, 23k aski ongi aipamenarekin, 13k onartua eta 2k ez onartua.

Txalo bero bat deneri! Eta orain bakantza on zuei!

Ikasturte osoan, segitu gaituzuen guziei, ikasturte osoan, irakurri gaituzuen guziei, ikasturte osoan, sustengatu gaituzuen guziei,

Milesker!

Bakantza on!



Email Facebook Twitter LinkedIn

Orotarik | 2026/08/06

Haziak idazle

Mattin Etcheverry Donostei eskola, Baigorri 3. zikloko bigarrena - bakarka

Haziak%20idazle

Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du, aurten 11. edizioa da. Aurten 69 testu errezibitu dira, 200 ikasle inguruk parte harturik. Udan zehar, testu irabazleak Herrian agertuko dira.

Irakurri segida


3846. zbk

Gure Hitza | 2026/08/06

90 urte

Menane Oxandabaratz

Duela 90 urte, langileen greba mugimendu handi baten ondorioz Front Populaire koalizioak bozkatu zuen bakantzak ordainduak hartzeko dekretua. Langileen gehiengo batek lehen aldiz lanera ez joaitea gozatu zuen, toki batzuen ezagutzeko parada emanez. Tren txartelak prezio apalean, milaka langile itsasora buruz abiatu ziren, ordu arte aristokrata eta burges eliteen guneak zirela, populazio xumeak ere dastatzeko aukera ukan zuen.

Bigarren Mundu Gerlaren ondotik bakantzetara joaiteko ohidura hedatuko da. Langileak lanaren akidura sendotzeko eta airea hartzeko, denbora librearen garrantziaz konturatuko dira, etxetik abiatzearen ondorio onak biziko dituzte. Langile horien libertitzeko turismoaren ekonomia garatuz joanen da: haurrentzat koloniak, kanpalekuak, ostatuak... eta aisialdi guneak muntatuak izanen dira.

Turismoak, bereziki gureak bezalako guneetan arrakasta handia du....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016