Han eta Hemen | 2026ko Agorrilaren 06a

Ureko kutsaduraren inguruko sentsibilizazioa

Bidarteko ikastola eta eskola publikoko ikasleak aktibitatean parte hartzen (Arg: Euskal Elkargoa)
Bidarteko%20ikastola%20eta%20eskola%20publikoko%20ikasleak%20aktibitatean%20parte%20hartzen%20(Arg:%20Euskal%20Elkargoa)

Gaur egun, 100.000 substantzia kimiko baino gehiago zerrendatuak dira, horien artean besteak beste erremedio, kosmetika, pestizida edota garbiketarako produktu hondarrak. Gure eguneroko aktibitateetako molekulek uretan bukatzen dute. Ingurumenera arribatzen direnean, lurzoruetan eta sedimentuetan metatzen dira, eta gure osasunean baita itsas ekosistemen osasunean eragina ukan dezakete.

Publikoa, oro har, aski guti informatua eta bere kontsumo ohiturek duten eraginaz ohartzen ez denez, ikusezina den kutsaduraren inguruan sentsibilizatzeko, Water Family elkarteak Euskal Elkargoarekin partaidetzan, erakusmahai bat sortu du. Elkarte hori ura, osasuna eta bizidun oro babesteko lanean ari da, uraren erronken eta ekologia zientifikoaren inguruko sentsibilizazioa, hezkuntza eta prestakuntza eginez.

Jokoaren bidez, urean aurki daitezkeen kutsatzaile kimikoen inguruan publikoarekin sentsibilizazio lana egitea du xedetzat, baita alternatiba ekologikoak sustatzea ere.

Uztail hastapenean, Bidarteko ikastola eta eskola publikoko ikasleek esperientzia entseatu dute, Uhabia hondartzan. Jostatuz ikastea da tailer hunen helburua.

Rol-jokoen, kirol-erronken eta galdetegien bidez, haurrek etiketak deszifratzen dituzte, saihestu beharreko produktu kaltegarriak atzematen dituzte eta lehenetsi beharrekoak identifikatzen dituzte.

Animatzaileak aurreiritziei aurre egiten ere saiatzen dira, besteak beste hagun anitz egiten duen xanpu batek ez duela hobeki garbitzen azalduz, baizik eta gehiago kutsatzen duela, edota usainik gabeko garbigailurako xaboi batek arropa berdin garbitzen duela ere.

Water Family elkarteak sinesten du gure jokamoldeak alda daitezkeela.

Kalitate-labela duten produktuak erostea lehen urrats bat izan daiteke, hala nola EBko Ecolabela, Ecocert, Nature et Progrès edota laborantza biologikokoak, baita produktuak norberak egitea osagai naturalekin ere, hori baita aukerarik ekonomikoena.

Familiei urratsa ematera bultzatzeko, Water Familyk gazteei liburuxka pedagogiko bat banatzen die, engaiamendu sorta batekin.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Han eta Hemen | 2026/08/06

Goierriko altxorrak

Goierrin gaindi ibili den euskaltzale multzoa
Goierrin%20gaindi%20ibili%20den%20euskaltzale%20multzoa

Duela bi aste Euskaltzaleen Biltzarrak Goierrira gidatu ditu bere kide eta lagun euskaltzaleak. 22 herri kokatzen dira Goierrin (Gipuzkoa), orotara 70.000ko bat biztanlerekin. Herri bakoitzak merezi luke bisita.

Irakurri segida


3846. zbk

Gure Hitza | 2026/08/06

90 urte

Menane Oxandabaratz

Duela 90 urte, langileen greba mugimendu handi baten ondorioz Front Populaire koalizioak bozkatu zuen bakantzak ordainduak hartzeko dekretua. Langileen gehiengo batek lehen aldiz lanera ez joaitea gozatu zuen, toki batzuen ezagutzeko parada emanez. Tren txartelak prezio apalean, milaka langile itsasora buruz abiatu ziren, ordu arte aristokrata eta burges eliteen guneak zirela, populazio xumeak ere dastatzeko aukera ukan zuen.

Bigarren Mundu Gerlaren ondotik bakantzetara joaiteko ohidura hedatuko da. Langileak lanaren akidura sendotzeko eta airea hartzeko, denbora librearen garrantziaz konturatuko dira, etxetik abiatzearen ondorio onak biziko dituzte. Langile horien libertitzeko turismoaren ekonomia garatuz joanen da: haurrentzat koloniak, kanpalekuak, ostatuak... eta aisialdi guneak muntatuak izanen dira.

Turismoak, bereziki gureak bezalako guneetan arrakasta handia du....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016