Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2026ko Agorrilaren 06a
Gaga gaztetxea - Bestak - Zitadelan antzerkia
Gaga gaztetxea
Jadanik zenbait denbora hauetan Herriko Etxeari egoitza baten ukaitea galdegina zitzaion. Joan den astean gazteek duela hogei bat urte hetsia zen Continental hotela okupatu zuten. Ondorioz Laurent Inchauspe auzapeza gazteekin harremanetan sartu da, negoziatu eta, lehengo suhiltzaileen kaserna proposatua izan zaie, Euskal Elkargoa da jabea, kudeaketa aldiz Herriko Etxearen gain da. Epe laburreko hitzarmena da adostua izan, buruilaren 22a arte. Herriko Etxea eta Euskal Elkargoa elkartuko dira ikusteko zer segida eman.
Bestak
Agorrilaren 14tik 16ra iraganen dira, gazteriak 4 egunez animazio desberdinak proposatzen ditu. Karia horretara agorrilaren 15ean, eguerditan Luisenian pintxo salmenta iraganen da, etekinak Harrera elkartearentzat izanen dira.
Zitadelan antzerkia
Aurten 11. aldikoz Zitadelan hiru arratsez antzerkiak proposatuak izanen dira (21:00). Agorrilaren 19an Marcel Pagnol-en “Marius” obra, biharamunean “Lisa” Nicolas Duvort-ek idatzia eta azken egunean Mélanie Viñoloren “Blanche”. Ikusgarriak hasi aitzin han berean jateko posibilitatea izanen da. Txartelak salgai han berean edo turismo bulegoan.





