Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Agorrilaren 06a
Hiri Besta lasterketa - Euskal besta
Hiri Besta lasterketa
Hendaiako herriak kirol oinetakoak janztera gonbidatzen gaitu Hiri Besta lasterketa tradizionalaren 2026ko ediziorako. Korrikalari amateurra izan, lehiakide trebatua izan, edo familian korrika egiteko gogoa ukan, goazen kirol une nagusi hau partekatzera, giro paregabean.
Abuztuaren 7an (ostirala): gazte eta helduak. Hiru ibilbide aukeran, hiri-barnetik abiatuz (elizaren aitzinean): 10km (19:00), 16 urte gutienez, 5km (19:05), 14 urte gutienez eta 3km (19:10), 12-13 urtekoentzat bakarrik.
Ibilbidea: korrikalariak hiri-barnetik abiatuko dira Gaztelu Zahar karrikarantz, eta ondotik Jaizkibel, Elizako, Merkatuko, Salvador Allende karrikak hartuko dituzte, gero hilerriko espaloia, Gaztelu Zahar karrika, trinketeko eskailera Beltzeneko zubirantz, B. Lizarazu kirol-zelaiaren itzuli bat eginen dute, Pausurantz abiatu aitzin, bi zubixketatik eta Bidasoako bide gorritik pasatuz.
5km-ko ibilbiderako, gibelera itzuliko dira 2. zubixkan, Santiago zubia aitzin.
10km-ko ibilbiderako, gibelera itzuliko dira Pausuko frontoian.
3km-ko ibilbiderako, korrikalariak Txingudiko badiarantz joanen dira B. Lizarazu kirol-zelaitik ateratzean. Gibelera itzuliko dira Mazpila karrikaren heinean.
Abuztuaren 8an (larunbata), ttipien aldi (5-11 urte)! Ttipienentzako ibilaldi berezia (11:30), Gaztelu Aretoaren eta Errepublika plazaren artean.
Izen-emateak www.pb-organisation.com webgunean edo egunean berean (17:30etatik goiti). Bizkarrekoak Gaztelu Aretoan hartu.
Euskal besta
Agorrilaren 7, 8 eta 9an iraganen da. Euskal bestaren karietara, Hendaiako herriak zeremonia berezia antolatzen du, besten zapiak emateko 2025eko azken Euskal bestatik sortu diren haurrei. Abuztuaren 8an, larunbatez eginen da (11:00), Errepublika plazan. Banaketa horretan parte hartzeko, izena eman behar da: 05-59-48-23-58.





