Herriz Herri - Azkaine (L) | 2026ko Agorrilaren 06a

Herriko bestak

Herriko%20bestak

Fitesko heldu zaizkigu! Abuztuaren 14tik 16ra iraganen dira, egitarau aberatsarekin. Besteak beste, 15ean (22:00) Zea Mays talde famatua entzuteko parada izanen da plazan edota bertso poteoa biharamunean (12:30), Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperenarekin. Ondotik, Xoko Ona ostatuan bazkaltzen ahalko da, aitzinetik lekua erreserbatuz: 06-31-16-46-53.

Besta on azkaindar guzieri!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3846. zbk

Gure Hitza | 2026/08/06

90 urte

Menane Oxandabaratz

Duela 90 urte, langileen greba mugimendu handi baten ondorioz Front Populaire koalizioak bozkatu zuen bakantzak ordainduak hartzeko dekretua. Langileen gehiengo batek lehen aldiz lanera ez joaitea gozatu zuen, toki batzuen ezagutzeko parada emanez. Tren txartelak prezio apalean, milaka langile itsasora buruz abiatu ziren, ordu arte aristokrata eta burges eliteen guneak zirela, populazio xumeak ere dastatzeko aukera ukan zuen.

Bigarren Mundu Gerlaren ondotik bakantzetara joaiteko ohidura hedatuko da. Langileak lanaren akidura sendotzeko eta airea hartzeko, denbora librearen garrantziaz konturatuko dira, etxetik abiatzearen ondorio onak biziko dituzte. Langile horien libertitzeko turismoaren ekonomia garatuz joanen da: haurrentzat koloniak, kanpalekuak, ostatuak... eta aisialdi guneak muntatuak izanen dira.

Turismoak, bereziki gureak bezalako guneetan arrakasta handia du....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016