Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a

Herriko bestak

Fitesko heldu zaizkigu! Abuztuaren 14tik 16ra iraganen dira, egitarau aberatsarekin. Besteak beste, 15ean (22:00) Zea Mays talde famatua entzuteko parada izanen da plazan edota bertso poteoa biharamunean (12:30), Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperenarekin. Ondotik, Xoko Ona ostatuan bazkaltzen ahalko da, aitzinetik lekua erreserbatuz: 06-31-16-46-53.

Besta on azkaindar guzieri!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a

Koru kontzertua

Agorrilaren 2an (21:30), Argileak koruak kontzertua emanen du herriko elizan. Argileak lau ahotsetako talde polifonikoa da; bere errepertorioaren zatirik handiena gizonen ahotsetarako euskal kantu tradizionalek osatzen dute. Kantu goxo edo bizi horiek, nostalgiko edo alaiak, Euskal Herriaren arima osoa irudikatzen dute.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a

“Bizkarsoro”


Uztailaren 29an, oraindik ez ikusi edo beste behin ikusi nahi dutenentzat, “Bizkarsoro” filma herriko plazan emanen da iluntzean. Oroitarazteko, huna filmaren sinopsia: “Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guziak dira bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Xoko Onaren 10 urteak

Xoko Ona ostatuak 10 urte betetzen ditu aurten! Karia horretara, gaualdi polita antolatua dute gazteek, ekainaren 6an. Kiki eta The Red Kiketz (18:00), Fusible (20:00), Naxker (22:00) eta Tarzan la Banane (00:00) taldeek kontzertuak emanen dituzte.

Ongietorri deneri!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Hitzaldia - Kantaldi

Hitzaldia

Maiatzaren 28an (19:00), Hitzamintza elkarteak “Euskal arrantzaleak, marinelak, kortsarioak eta piratak” gaiaren inguruko hitzaldia antolatuko du, Kontseilu gelan. Euskaraz izanen da, bat-bateko itzulpenarekin frantsesera. Sartze librea.

Kantaldi

Maiatzaren 30ean (20:00), kantaldia iraganen da Serreseko kaperan, Indigo, Pauline Junquet eta Berçaitz anaiekin. Oren bat aitzin (19:00), pintxo potea proposatua izanen da....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a

Liburu aurkezpena


Azokaroaren karietara, apirilaren 30ean (19:00), Jone Bordatok idatzi “Erroren izerdia” liburuaren aurkezpena eginen da Bil Tokin. Azkaingo Irakurle Taldeak antolatu ekimena da hau. Ongi etorri deneri!

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016