Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a
Auzapez berria
Auzapez berriaren izena ezagutzen dugu: Bénédicte Luberriaga. Joan den igandean, %42,73a eskuratu zuen, Elorri Manterolak %38,16a eta Jean-Louis Laduchek %19,11.
Antzerkia
Martxoaren 28an (19:00), “Pinpilinpauxa horiak” antzerkia ikusteko parada izanen da Mairu Antzerki Tailerraren eskutik, VVF Saint Ignace opor zentroan. Huna sinopsia: “Mugako ostatua da Pinpilinpauxen Benta, eta Maritxu bertako nagusi eta...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 19a
Joan den igandean iragan dira, Bénédicte Luberriagak %38,1a lortu du, Elorri Manterolak %33,6 eta Jean-Louis Laduchek %28,31. Horren ondorioz, igande huntan bigarren itzulia ukanen dugu.
...Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a
Herriko bozak
Igande huntan, 3 zerrenden artean bozkatzeko aukera izanen da: “Azkaine Bai” zerrenda ezkertiar, abertzale eta ekologista Elorri Manterolak eramanik, “Entzun Azkaine - Écoutons Azkaine” Bénédicte Luberriaga buru eta “Le Village que nous voulons - Nahi dugun herria” Jean-Louis Laduche buru (2001etik 2014ra izandako auzapez ohia).
Dastaketa
Martxoaren 14an (10:00-13:00), merkatu estalian Errigorako...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a
Xuti Gaztek otsailaren 28an Gazte Eguna antolatzen du. Egitarauan, “Militarizazioa Euskal Herrian: mugimendu antimilitaristaren ibilbidea eta egungo erronkak” hitzaldia, Azkaineko Biltoki gelan (11:00). Jean François Lefort “Lof” eta gaur egun “Journée Défense et Citoyenneté” egunean parte hartu berri duen, eta “JDC-ari tiro” dinamikan aktibo den Nahia Etxeberri Lopepe Xuti Gazteko kidea izanen dira hizlari. Ondotik, leku horretan bertan, gazte bazkaria izanen da. Tiketak...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Otsailaren 22an (17:00), “Adriene Bergson-Johnson” antzerkia emanen da Bil Toki gelan, urririk. Maryse Urruty idazkera eta interpretazioaz arduratzen da eta Martin Antxia idazkera eta teknikaz. Euskarazko monologoa da hau, 12 urtetik gorakoei zuzendua. Erreserbatzeko: 05-59-54-66-89.
Huna sinopsia: “XXI. mendeko garai likido eta ilun hauetan, Adriene Bergson-Johnson texastar enpresariak, argia ikusi du eta euskal kultura salbatzeko prest da. Munduan zehar proiektu izugarrietan...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Urtarrilaren 27an (18:30), Kike Amonarriz-en mintzaldia iraganen da Bil Tokin, “Gurasoak haurren eredu eta euskararen sustatzaile” gaiaren inguruan. Hitzaldi honetan, haurrek hizkuntzak nola ikasten dituzten landuko da eta inguratzen duten pertsonen garrantziaz ere mintzatuko. Azkenik, euskara gehiago erabiltzeko pistak partekatuko dira. Euskaraz, aldibereko itzulpenarekin frantsesera. Urririk.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016