Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Azaroaren 9an (11:00), Josiane Aguerre-Valencia eta Ainhoa Elizondok “XoOoo!” liburua aurkeztuko dute Biltokin. Erhi ttipiendako josteta, kantuak musikarekin aurkeztuak izanen dira. 9 hilabatetik 6 urterainoko haurrei zuzendua izanen da. Euskaraz izanen da eta ordu erdi iraunen du. Herriko Etxeak antolatu ekimena da hau.
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Azaroaren 1ean, arratsez, Kalume, Lukiek eta Dj Bull taldeak Kilika gaztetxera etorriko dira. Gaztetxearen 18. urtemuga kari antolatu ekimena da hau. Sartzeak 5 euro kostako du.
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Urriaren 31n iraganen da herriko plazan. Karia horretara, egitarau aberatsa proposatua zaigu: Tor Magoa (16:00), krakada eskainia eta makillajea (17:00), desfilea, joaldunak eta Ikasleak dantza taldea (18:00), eta eguna finitzeko Burrunba elektro txaranga (19:00). Jateko eta edatekoak segurtatuak izanen dira.
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a
Urriaren 12an igandearekin iragaitekoa da. Programan mintzaldiak, pilota partida, merkatua, musika animazioak, pottoken herrira jaustea, bazkaria... Xehetasunentzat 06-10-50-68-13 zenbakiarekin harremanetan sar daiteke.
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a
Urriaren 4an (13:00), bertso bazkaria iraganen da herriko plazan, Azkaine-Lesaka senidetze egunaren karietara. Maddi Ane Txoperena eta Haira Aizpurua bertsulariek parte hartuko dute. Bazkariak 25 euro kostako du.
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Hitzaldia
Irailaren 19an (19:00) iragaitekoa da Roger Idiart euskaltzale eta sortzailearen inguruko hitzaldia. Parte hartzaileak Jean Bordaxar, Jean-Fabien Lechardoy eta Kantiruki taldea izanen dira. Euskaltzaindiak antolaturik, aldibereko itzulpena segurtatua izanen da. Sartzea urririk.
Organoaren bisita
Irailaren 21ean (15:30), herriko organoaren bisita iraganen da elizan. Ondarearen Egunen karietara antolatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016