Herriz Herri - Jutsi (NB) | 2025eko Urriaren 23a
Sortze - Oztibarre kantuz
Sortze
Plazerekin jakiten dugu herrian sortu berri bat dugula. Ascarain Kevin eta Mélanie Darrine burasoek ongietorria egin baitiote beren lehen haurrari, Iban deitu duten muttikoari.
Goresmenak gure herrian kokatu berria den familiari, suerte eta osagarri on ukan dezatela.
Oztibarre kantuz
Urriaren 12an, Oztibarre kantuz elkarteak bere biltzar nagusia egin du. Nolaz herrietan urtero aldizka egiten den, aurten Jutsiren aldia zen eta giro goxoan iragan da. Hasteko, meza saindu eta kartsua izan da, eliza betexea zegoelarik fededunez. Gero Herriko Etxean beren urteko biltzarra egin dute, Pierre Hiriburu lehendakariak urteko harat hunat guzien xehetasunak agertzen zituela. Heldu den maiatzean Ahetzen iraganen den "Kanta Jaunari" eguna aipatu da ere, errepikak urte hastapenean hasiko dira.
Ondotik herriko arduradunek hurrupaldia eskaini nahi ukan dute, aho abusailu goxoekin. Egunaren bururatzeko apairua egin dute ostatuan eta gaineratekoa errexki pentsatuko duzue: arratsalde osoa kantuz!










